Eskatu +Renfe&Tú txartela bidaiatu ahal izateko. Erabiltzen dituzun garraio-txartel edo txartel gehienak bertan kargatzeko beharko duzu. Abantailez beteta dago: aurreztu denbora eta lortu erosotasun gehiago bidaietan. Gainera, kontaktu gabeko txartela denez, sartzeko kontroleko irakurgailura hurbildu besterik ez duzu ateak irekitzeko. Berrerabilgarria eta kargagarria da, eta ez da iraungitzen.

Txartela jaulkitzeko epea 2 astera arte. Eskaera kopuruaren arabera, baliteke denbora gehiago behar izatea.

 

TXARTELAK

Geltokietako leihatiletan eta Cercanías-eko autosalmentako makinetan eros ditzakezu txartelak. Gogoratu gehienez 2 ordu dauzkazula bidaia hasteko txartela erosi ondoren.

Cercanías-eko txartelak ezin dira aldatu eta geltokiko leihatiletan soilik utz daitezke bertan behera, erosi ondorengo 2 orduetan, erabili ez badituzu.

Joan-etorriko txartelek bi bidaia egiteko balio dute, joanekoa eta itzulerakoa.

Itzulera egun berean egin behar da; ostirala edo jaiegun baten bezperan erosten baduzu txartela, hurrengo egunean itzul zaitezke.

BARIK txartelarekin aukera izango duzu Bizkaiko garraio publiko guztietan bidaiatzeko; besteak beste, Bilboko aldiriko trenbideen hiru lineak (C1, C2 eta C3). Denbora aurreztu eta erosotasuna lortuko duzu bidaietan. Kontaktu gabeko txartel bat denez, hurbil ezazu sartzeko kontrolaren irakurgailura ateak irekitzeko.

Lortu informazio gehiago hemen: Bizkaiko Garraio Partzuergoa