60 urte baino gehiago badituzu, % 50eko deskontuaz gozatu ahal izango duzu joaneko txarteletan edo joan-etorri txarteletan, Tarjeta Dorada erosiz eta erosketak egitean erabiliz.
Txartel honek, izenduna eta besterenezina, 6 €k-ko prezioa du eta geltokietako leihatiletan edo bidai-agentzietan eros daiteke. Urtebeteko balioa du. Tarjeta Dorada online ere berritu daiteke hurrengo estekan.
% 50eko deskontua asteko egun guztietan aplikatzen da.
18 urtetik gorako pentsiodunek, ezintasun fisiko edo psikiko iraunkor osoa, erabatekoa edo baliaezintasun handia dutenek eta % 33ko edo desgaitasun handiagoa dutenek ere eskuratu ahal izango dute Dorada txartela. % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna baduzu, Tarjeta Dorada txartelaren deskontu bera izango duen laguntzaile batekin bidaia dezakezu, eta erosketaren unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio deskontu hori.
Tarjeta Dorada banku-entitate kolaboratzaileen kreditu- edo zordunketa-txartel bati lotuta ere eskura dezakezu.