2005etik, Bilboko Aldirietako guneak Kalitate Ziurtagiria du UNE-EN 13816 arauaren arabera (Bidaiarien Garraio Publikoa), zeinak zerbitzuaren kalitatearen irizpide eta maila batzuk ezartzen dituen. Arau hau Zerbitzu Gutunari lotuta dago, hura ere ziurtatua, eta bertan Renfek bere bezeroekin dituen konpromisoak jasotzen dira. Konpromiso horien betetze-maila Renferen webgunean jakinarazten diegu bezeroei eta oro har publikoari.
2022. urtean, emaitzak oro har Arauak eskatutako eta Zerbitzu Gutunean ezarritako parametroen barruan egon dira; eta hauek izan dira:
Zerbitzu Orokorraren Eskaintza.
Tren zerbitzu orokorra bezeroen beharretara eta itxaropenetara egokituta dago, 2021eko Kalitate Pertzepzioaren Inkestaren arabera. Eskari-maila eta Egoera Onartezina inkestaren emaitzen arabera aldatu dira, aurreko urtean baino emaitza zorrotzagoak lortuz.
Okupazio-maila.
Erabiltzaileen % 100ak metro koadroko 4 zutik doazen bidaiariak baino gutxiagoko okupazio-mailarekin bidaiatu zuten, Edukieraren urteko azterketaren datuen arabera. Eskakizun-maila % > 90 da. Erraz betetzen da, % 100eko emaitzak lortuz.
Barne erabilerraztasuna: mantentzea.
Erabiltzaileen % 96,79 baino gehiagok geltokietako oztopoak gainditzeko gailu mekanizatuak (igogailuak, arrapalak, eskailera mekanikoak eta sartzeko kontrolak) erabilgarri eta funtzionamendu onean aurkitu dituzte.
Txartelen salmenta: sarean txartela erostea eta baliozkotzea.
C1 lineako erabiltzaileen % 100ek, C2 lineakoen % 99,94k eta C3 lineakoen % 99,99k garraio-txartelak trenera igo aurretik eskuratu ahal izan dituzte, leihatilatan edo autosalmentako makinetan. C1 lineako bidaiarien % 99,24k, C2koen % 99,37k eta C3koen % 99,60k bidaiaren aurretik eta ondoren balioztatu ditzakete txartelak.
Trenetako eta geltokietako informazioa:
Bilbo guneko bezeroen % 100ek zerbitzua ematen duten trenetan zerbitzuari buruzko beharrezko informazioa aurkitu dute, eta informazio hori aldian-aldian eguneratu da.
Bidaiarien % 100ek linea guztietako geltokietan eskaintzen den zerbitzuari buruzko beharrezko informazioa kontsultatu ahal izan dute, eta informazio hori ere aldian-aldian eguneratu da.
Puntualtasuna: merkataritza-eskaintza betetzea.
C1 lineako trenen % 97,80, C2 lineakoen % 92,50 eta C3 lineakoen % 91,93 garaiz iritsi ziren helmugara. Merkataritza-eskaintza betetzat hartzen da helmugara hiru minutu edo gutxiagoko atzerapenez iritsitako trenen ehunekoa % 98,5etik gorakoa denean; bertan behera utzitako trenak edo zirkulatu gabeko trenak hiru minutu baino gehiagoko atzerapenez iritsitakotzat jotzen dira.
Bezeroari emandako argibideak.
2021eko Hautemandako kalitatearen inkesten datuen arabera, balorazio orokorra 10etik 7,29 da C1 linean, 6,44 C2an eta 6,12 C3an. C1 lineak bezeroekin duen konpromisoa betetzen du.
Bezeroarekiko harremana: erreklamazioak.
Erreklamazioen % 40,67 20 egun baino gutxiagoan erantzun dira.
Bezeroarentzako arreta-zerbitzua: eskuragarritasuna geltokietan.
Bidaiari guztien % 100ek bermatutako ordutegia erabili zuten publikoarentzako arreta pertsonalizatuan, hura ezarrita duten geltokietan.
Ingurumen-baldintzak: klimatizazioa.
C1, C2 eta C3 lineetako bezeroen ia % 100ek klimatizazio egokiarekin bidaiatu dute, treneko erosotasuna bermatuz.
Garbitasuna: treneko eta geltokietako garbitasun-plana.
Garbiketa- eta mantentze-plan bat dago, eta horri esker erabiltzaileek geltokiak eta trenak garbitasun-maila egoki eta asegarrian aurkitu dituzte. Bidaiarien pertzepzioa trenetan, 2021eko Bezeroen Asebetetze Inkestaren datuen arabera, 8,23 da C1 linean, 7,85 C2 linean eta 7,21 C3 linean, guztiak konpromisoa hartutako balioaren gainetik. Egin diren aldizkako ikuskaritzetan, puntuazio maximoa (10) lortu da. Geltokietako garbitasunari 8,02ko puntuazioa eman diote C1 linean, 7,25ekoa C2 linean eta 7,01ekoa C3 linean; eskakizun-maila 7koa da, eta bezeroak espero ez zuen egoera 10etik 6tik beherakoa da.
Telekomunikazioak: trenaren barrualdea.
Trenetako teleadierazle eta megafonia ekipamenduen funtzionaltasuna bermatuta egon da % 99,93ko bidaietan C1 eta C2 lineetan, eta % 99,82ko bidaietan C3 linean.
Erasoen aurkako babesa.
Bai trenetan, bai geltokietan, delinkuentziari aurre egiteko segurtasun-sentsazioak bidaiariek espero zutena gainditzen du linea guztietan: 6,63 C1 linean, 6,06 C2an eta 5,88 C3an, gogobetetasunaren eta itxaropenaren arteko aldeak ezarritako % 10a ez gainditzeko konpromisoa betez.
Larrialdien kudeaketa
Bezeroak babestuta daude euren bidaietan aldizka eguneratzen den Larrialdi-plan batekin, eta larrialdi kasuan nola jokatu behar deneko argibideak modu ikusgarrian daude bai trenetan bai geltokietan, horretarako plano bat barne.
Energia-kontsumoa.
Zerbitzuaren kudeaketari buruzko Ingurumen Adierazleak daude, bereziki energia-kontsumoari buruzkoak. Horiek urtero ematen dira ezagutzera Renferen webgunearen bidez, eta, besteak beste, energia-eraginkortasunaren segimendua egiteko aukera ematen dute, garapen iraunkorrari laguntzeko azken helburuarekin.