UNE-EN 13816 Arauaren (Bidaiarien garraio publikoa) araberako nukleoaren ziurtagiriaren arabera, Cercanías zerbitzua kudeatzeko gainbegiratzen diren ingurumen-adierazle sorta bat dauka.

  • Madrilgo Cercanías gune osoa, C9 linea izan ezik

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasun, garbiketa, eta abar). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2022an, ur-kontsumoa 0,0096 litrokoa izan zen bidaiari eta garraiatutako kilometro bakoitzeko.

  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
  • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Bestalde, Madrilgo Cercanías gunean kontsumitutako paper guztia birziklatua da eta ingurumena errespetatzen duten zuritzeko prozesuekin egina.
  • 2022an, paperaren kontsumoa 0,0023 gramokoa izan da bidaiari eta kilometro bakoitzeko.
  • Trenbidea garraiobiderik eraginkorrena da energiari dagokionez: trena erabiltzen duen bidaiariak, autoz bidaiatuta baino 3 eta 10 aldiz gasolina gutxiago gastatzen du kilometroko. Hegazkinarekin alderatuz, berriz, 20 aldiz gutxiago.
     
  • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
    • 2022. urtean trakzio-energiaren urteko kontsumo estimatua bidaiari-km bakoitzeko 0,12444 kWh izan zen, eta trakzio-energiatik kanpoko energiaren kontsumoa garraiatutako bidaiari bakoitzeko 0,0165 kWh izan zen.
    • Madrilgo Cercanías-en zuzendaritza. Avda. Ciudad de Barcelona, 8-3ª planta. (28007) Madril