Gunearen ziurtagirian ezarritakoaren arabera, UNE-EN 13816 (Bidaiarien garraio publikoa) arauari jarraikiz, Cercanías zerbitzua kudeatzeko gainbegiratzen diren hainbat ingurumen-adierazle ditu:

  • Madrilgo Cercanías gune osoa, C9 linea izan ezik

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasun, garbiketa, eta abar). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2023an, kontsumo hori 0,0160 litro bidaiari/garraiatutako km-koa izan zen.

  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
  • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Bestalde, Madrilgo Cercanías-en nukleoan kontsumitutako paper guztia ekologikoa da, Europako Etiketa Ekologikoaren irizpideen arabera ziurtatua.
  • 2023an, paperaren kontsumoa 0,0038 gramokoa izan da bidaiariak/garraiatutako kilometro bakoitzeko.
  • Trenbidea da energia-eraginkortasunari dagokionez garraiobide eraginkorrena, izan ere, Renfe Viajerosek kontsumitzen duen trakzio energiaren elektrizitate guztia % 100 jatorri berriztagarriko berme-ziurtagiria du, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) emandakoa.
     
  • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
    • 2023. urtean trakzio-energiaren urteko aurreikusitako kontsumoa 0,11485 kWh izan da bidaiari/km garraiatutako bakoitzeko.
    • Trakzio elektrikoarekin lotutako isuriak zero dira, kontsumitzen den energia elektriko guztia % 100ean berriztagarria baita. Ondorioz, AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu da Tren Elektrikoari dagokionez.
    • Madrilgo Cercanías-en zuzendaritza. Avda. Ciudad de Barcelona, 8. (28007) Madril