Osasun-agintariek hainbat gomendio eman dituzte garraio publikoan bidaiatzeko. Horietako batzuk nahitaezkoak dira, nahiz eta guzti-guztiak diren ezinbestekoak pertsona ororen osasuna eta zerbitzu publikoen funtzionamendu egokia bermatzeko.
Guztion ardura da gomendioei jarraitzea:
- Pertsona bakoitzak bere osasuna zaindu behar du besteen osasuna zaintzeko, bereziki, ahulenena: Babes zaitez gainerakoak babesteko.
- Eskuak garbitzen diren bakoitzean, alferrikako bidaiak edo kontaktuak saihesten diren bakoitzean, distantzia soziala errespetatzen den bakoitzean edo maskara erabiltzen den bakoitzean, birusaren aurka egiten da.
- Lagundu arriskuko populazioari. Ez bidaiatu, behar-beharrezkoa ez bada.
- Diziplina sozialaren unea da, gune publikoetan gomendio ofizialei jarraitzekoa: guztiona delako.
- Denon segurtasuna guztion mende dago. Osasun-agintarien eta estatuko segurtasun-indarren eta -gorputzen gomendioei eta argibideei jarraitzen badiegu, errazago lortuko dugu gaixotasuna gainditzea eta ohiko bizitza berreskuratzea.