Baldintza orokorrak

  • Taldeek 10 bidaiari eduki behar dituzte gutxienez, edo zenbateko baliokidea ordaindu beharko dute.
  • Tren, data, jatorri eta helmuga berean bidaiatu beharko dute.
  • Gutxienez 48 ordu lehenago egin beharko da bidaia-eskaera. Ostiraletako edo jaiegunen bezperetako arratsaldeko 14:00ak baino lehen jasotako eskaerak baino ez dira izapidetuko.
  • Bidaia joanekoa edo joan-etorrikoa izan daiteke, baina joaneko bidaia egin eta 30 egun baino lehen egin beharko da itzulerako bidaia.
  • 11 urte beteta dituzten haurretara arte: % 50eko deskontua.
  • Helduek, 12 urtetik gora:
    • Joaneko bidaia: % 30eko deskontua.
    • Joan-etorriko bidaiak: % 40ko deskontua.
  • Haurrez eta helduz osatutako talde misto bakoitzari dagokion murrizketa egingo zaio.
  • Egiaztatutako eskola-haurren taldeen kasuan, doako txartel baterako eskubidea izango dute, irakasle edo heldu batentzako, ordaindutako hamar bidaiariko.
  • 10 pertsonaz baino gutxiagoz osatutako taldeen kasuan, eskatutako gutxienekoa osatzeko falta diren bidaiariak 12 urte bete gabeko haurrak gisa kontatuko dira.
  • Taldeei emandako deskontuak murritz edo ezezta daitezke zehaztutako ibilbideen, daten edo ordutegiaren arabera.

Gainera, taldeek aukera izango dute Madrilgo Cercanías langileek emandako laguntza-zerbitzu berezi bat aprobetxatzeko (erabilgarritasunaren, taldekideen adinaren, bidaiari kopuruaren eta ibilbideen arabera hornituko da zerbitzu hau).