Bizikletak

Zure bizikletak doan bidaiatzen du zurekin Cercanías-eko tren guztietan. Honako hauek bakarrik kontuan hartu behar dituzu:

  • Pertsona bakoitzeko gehienez bizikleta batekin bidaiatu ahal izango duzu
  • Bizikleta horretarako jarri diren espazioetan kokatu behar da. Trenean seinaleztatutako gunerik ez badago, jarri sarbide-plataforman, korridoreen edo tolestu ezin diren eserlekuen guneetako espazioa hartu gabe.
  • Jende asko badago trenean eta ezin baduzu bizikletarekin bidaiatu, beste tren batean bidaia edo txartelaren zenbatekoa itzultzea aukera dezakezu.
  • Bizikleta zure ardura da. Ardura zaitez hura igotzeaz, zaintzeaz eta trenetik jaisteaz, kalteak edo galerak ekiditeko.
     


Maskotak

Zure maskotak doan bidaiatzen du zurekin Cercanías-eko tren guztietan. Honako hauek bakarrik kontuan hartu behar dituzu:

  • Etxeko animaliak onartzen dira (txakurrak, katuak eta hegaztiak) pisu mugarik gabe eta uhalarekin lotuta badaude
  • Zurekin doan bidaiatzen dute eta ez dute txartelik behar 
  • Ez dute kaiolan edo kutxan bidaiatu behar
  • Txakurrek muturrekoarekin bidaiatu behar dute
  • Pertsona bakoitzeko gehienez maskota batekin bidaiatu ahal izango duzu

Gida- eta laguntza-txakurrek pisu edo garraio mugarik gabe bidaiatzen dute.

Zure maskota zure familiako kide bat da. Errespetatu arauak, ondoeza, kalteak edo narrioak ekiditeko eta bidai seguru eta eroso batez gozatzeko.