2005az geroztik, Valentziako Cercanías nukleoko C1, C2 eta C6 lineek Kalitate Ziurtagiria dute UNE-EN 13816 arauaren arabera (Bidaiarien Garraio Publikoa). Arau horrek zerbitzuaren kalitatearen irizpide eta mailak ezartzen ditu. Era berean, dagokion Zerbitzu Gutuna dute, Renferen bezeroekin dituen konpromisoak jasotzen dituena, eta betetze maila hori Renferen webgunean jakinarazten diegu bezeroei eta publiko orokorrari.
2023. urtean, emaitzak oro har Arauak eskatutako eta Zerbitzu Gutunean ezarritako parametroen barruan egon dira; eta hauek izan dira:
Zerbitzu Orokorreko Eskaintza betetzea.
Tren eskaintza bezeroen behar eta itxaropenetara egokituko da. Itxaropenen eta asebetetzearen arteko aldea zerbitzuarekin ez da % 10 gainditu behar. 2023ko azaroan egindako bezeroen poztasunari buruzko inkestaren emaitzak: C1 linean % 6,75, C2an % 6,88 eta C6an % 7,13. C1, C2 eta C6 lineetan lortutako gogobetetasun-mailak Arauaren helburuak betetzen ditu.
Okupazio-maila.
Erabiltzaileen % 100ek metro karratuko 4 bidaiari baino gutxiagoko okupazio-mailarekin egin zuten bidaia, 2023ko urteko Edukiera-azterketaren datuen arabera.
Barne erabilerraztasuna: mantentzea.
Erabiltzaileen % 97,00k geltokietan oztopoak gainditzeko gailu mekanikoak eskura eta funtzionamendu onean aurkitu dituzte.
Txartelen salmenta: sarean erostea.
C1, C2 eta C6 lineetako bezeroek, hurrenez hurren, % 99,68, % 99,69 eta % 99,42k, garraio-txartelak trenera sartu aurretik erosi ahal izan zituzten, leihatiletan edo autosalmentako makinetan.
Trenetako eta geltokietako informazioa:
Zerbitzua eskaintzen dugun trenetako eta ziurtatutako lineetako geltokietan, bidaiarien % 100ak eskainitako zerbitzuari buruzko beharrezko informazioa kontsultatu ahal izan dute, eta informazio hori aldian-aldian eguneratu da.
Puntualtasuna: merkataritza-eskaintza betetzea.
C1 lineako trenetako % 81,39, C2 lineakoen % 91,41 eta C6 lineakoen % 81,02 helmugara garaiz iritsi dira, hurrenez hurren. Ehuneko hauek ezarritako % 98a baino txikiagoak dira, batez ere azpiegitura-arazoak, eraikuntza-lanak eta eguraldi txarrak eraginda; konpromiso hori hobetzeko neurri egokiak hartzen ari dira.
Merkataritza-eskaintza betetze aldera, hiru minutu edo gutxiagoko atzerapenez iritsitako trenen ehunekoa hartzen da kontuan, bertan behera utzitako trenak edo zirkulatu gabeko trenak hiru minutu baino gehiagoko atzerapenez iritsitakotzat jotzen dira.
Bezeroari zuzendutako orientazioa.
Bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera, C6 izan ezik, gainerako lineek ez dute gainditu Arauak ezarritako 7ko gutxieneko puntuazioa. Gure bidaiariek honela baloratu dute eskainitako zerbitzua: 6,73 C1 linearako, 6,91 C2 linearako eta 7,01 C6 linearako.
Bezeroarekiko harremana: erreklamazioak.
C1 lineako bidaiariek aurkeztutako erreklamazioen % 59,41, C2koen % 62,08 eta C6koen % 62,77, 20 egutegiko eguneko epean erantzun dira.
Jarrera eta itxura komertziala.
Bezeroen Gogobetetasun Inkestetatik eta hileroko ikuskapenetatik lortutako datuen arabera, bidaiariek errespetuzko eta adeitsu tratua jaso dute, eta jarrera honetan gu baloratu gaituzte: 7,71 puntu C1 linean, 7,88 puntu C2 linean eta 8,11 puntu C6 linean.
Laguntza.
Zerbitzua etetea eragiten duen gorabeherarik gertatzen denean, horretarako ezarritako jarduera protokola jartzen da martxan, bidaiariei dagokion informazioa eta arreta ahal den neurrian eskaintzekotan.
Ingurumen-baldintzak: klimatizazioa.
Renfe Cercaníasek egunero lan egiten du bezeroei trenaren barruko klima-kontrol eta erosotasun-baldintza egokiak eskaintzeko.
Garbitasuna: trenetako eta geltokietako garbitasun-plana.
Garbiketa- eta mantentze-plan bat dago, eta horri esker erabiltzaileek geltokiak eta trenak garbitasun-maila egoki eta asegarri batekin aurkitu dituzte; Hautemandako Kalitatearen Inkestetatik lortutako datuen arabera, trenetan honako balorazioak lortu dira: 7,71 C1 linean; 7,69 C2 linean eta 8,06 C6 linean; eta geltokien garbitasuna honako hau izan da: 7,54 C1 linean; 7,48 C2 linean eta 7,88 C6 linean.
Telekomunikazioak: trenaren barrualdea.
Renfeko Cercanías trenetako teleadierazle eta megafonia sistemen funtzionamendua % 99,76 baino gehiago bermatu da C1 linean, % 99,76an C2 linean eta % 99,92an C6 linean. Ziurtagiridun lerro guztietan Arauan ezarritako % 95eko konpromisoa gainditu dugu.
Erasoen aurkako babesa.
Bai gure trenetan bai geltokietan, bidaiariek delituen aurrean segurtasun sentsazioa izan dute: 7,15 C1 linean, 6,79 C2an eta 7,22 C6an, eta horrek bezeroen itxaropenaren eta gogobetetasunaren arteko desbideratze positiboa ekarri du, hurrenez hurren, % 15,88; % 8,46; eta % 12,11.
Larrialdien kudeaketa
Bezeroak babestuta daude beren joan-etorrietan, aldizka eguneratzen den Larrialdi Plan baten bidez.
Energia-kontsumoa.
Zerbitzuaren kudeaketaren gaineko Ingurumeneko adierazleak erabiltzen ditugu, energia-kontsumoari dagokionez bereziki. Besteak beste, energia-eraginkortasunaren segimendua egitea ahalbidetzen dute, garapen iraunkorraren alde egiteko helburuarekin.