Valentziako Cercanías gerentziak ingurumen-adierazle batzuk garatu eta gainbegiratzen ditu, Cercanías Zerbitzuaren Gutunean eta C1, C2 eta C6 lineen UNE-EN 13816 arauaren (Bidaiarien garraio publiko) araberako ziurtagirian oinarrituta, Cercanías Zerbitzuaren kudeaketarako.
Energia-eraginkortasunak gomendatzen duen lekuetan, lerroetako geltokietan, potentzia erreaktiboaren konpentsazio-sistemak instalatzen dira, eta horrek kontsumo elektrikoaren aurrezpena ahalbidetzen du.
Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasun, garbiketa, eta abar). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2021ean, kontsumo hori 0,0217 litro bidaiari/garraiatutako km-koa izan zen.
Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Gainera, Valentziako Cercanías tren-sarean kontsumitzen den paper guztia birziklapenetik dator eta ingurumena errespetatzen duten zuritzeko prozesuak erabiltzen ditu.
2021ean, paper-kontsumoa 0,0016 gramo izan zen bidaiari/garraiatutako km bakoitzeko.
Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
2021ean, trakzio-energiaren urteko kontsumo zenbatetsia 0,15068 kWh izan zen bidaiari/garraiatutako km bakoitzeko.