Valentziako Cercanías gerentziak ingurumen-adierazle batzuk garatu eta gainbegiratzen ditu, Cercanías Zerbitzuaren Gutunean eta C1, C2 eta C6 lineen UNE-EN 13816 arauaren (Bidaiarien garraio publiko) araberako ziurtagirian oinarrituta, Cercanías Zerbitzuaren kudeaketarako.

  • C-1 linea Valencia Nord-etik Gandíara
  • C-2 linea Valencia Nordetik Xátiva eta Moixentera.
  • C-6 linea Valencia Nordetik Castelló de la Planara.

Energia-eraginkortasunak gomendatzen duen lekuetan, lerroetako geltokietan, potentzia erreaktiboaren konpentsazio-sistemak instalatzen dira, eta horrek kontsumo elektrikoaren aurrezpena ahalbidetzen du.

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasun, garbiketa, eta abar). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2022an, ur-kontsumoa 0,0799 litrokoa izan zen bidaiari bakoitzeko eta garraiatutako kilometro bakoitzeko.

Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.

Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Gainera, Valentziako Cercanías tren-sarean kontsumitzen den paper guztia birziklapenetik dator eta ingurumena errespetatzen duten zuritzeko prozesuak erabiltzen ditu.

2022an, paperaren kontsumoa bidaiariak/garraiatutako kilometro bakoitzeko 0,0044 gramo izan da.

Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.

2022. urtean trakzio-energiaren urteko aurreikusitako kontsumoa 0,10533 kWh izan da bidaiari/km garraiatutako bakoitzeko.

Trakzioari lotutako emisioak nuluak dira, erabiltzen den energia elektriko guztiak % 100 berriztagarria den Jatorri Bermearen ziurtagiria baitu. Horretarako, AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu da Tren Elektrikoarentzat.

  • Valentzia eta Murtziako Cercanías gerentzia. Calle Xátiva nº 24, 1ª Planta. Estación de Valencia Nord. 46007 Valentzia.
  • Telefonoa: 963 537 369
  • Faxa: 963 537 066
  • Helbide elektronikoa: Valentziako Cercanías gerentzia