Valentziako Cercanías gerentziak ingurumen-adierazle batzuk garatu eta gainbegiratzen ditu, Cercanías Zerbitzuaren Gutunean eta C1, C2 eta C6 lineen UNE-EN 13816 arauaren (Bidaiarien garraio publiko) araberako ziurtagirian oinarrituta, Cercanías Zerbitzuaren kudeaketarako.

  • C-1 linea Valencia Nord-etik Gandíara
  • C-2 linea Valencia Nordetik Xátiva eta Moixentera.
  • C-6 linea Valencia Nordetik Castelló de la Planara.

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasun, garbiketa, eta abar). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu.

2024an, kontsumo hori 0,0077 litro bidaiari/garraiatutako km-koa izan zen.

Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.

Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Gainera, Valentziako Cercanías nukleoan kontsumitzen den paper guztia ekologikoa da, Europako Ekoetiketa irizpideen arabera ziurtatua.

    2024an, paper-kontsumoa 0,114 gramo izan da bidaiari/garraiatutako km bakoitzeko.

    Trenbidea da energia-eraginkortasunari dagokionez garraiobide eraginkorrena, izan ere, Renfe Viajerosek kontsumitzen duen trakzio energiaren elektrizitate guztia % 100 jatorri berriztagarriko berme-ziurtagiria du, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) emandakoa.

    Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.

    Trakzio-energiaren urteko kontsumo zenbatetsia 2024. urtean 0,20809 kWh izan da bidaiari/km garraiatutako bakoitzeko.
     

    Trakzio elektrikoarekin erlazionatutako isuriak zero dira, kontsumitzen den energia elektriko guztia % 100ean berriztagarria baita. Ondorioz, AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu da Tren Elektrikoari dagokionez.

    • Valentzia eta Murtziako Cercanías gerentzia. Calle Xátiva nº 24, 1ª Planta. Estación de Valencia Nord. 46007 Valentzia.
    • Telefonoa: 963 537 369
    • Helbide elektronikoa: clientecercaniasvalencia@renfe.es