Osasun-agintariek hainbat gomendio eman dituzte garraio publikoan bidaiatzeko. Horietako batzuk nahitaezkoak dira, nahiz eta guzti-guztiak diren ezinbestekoak pertsona ororen osasuna eta zerbitzu publikoen funtzionamendu egokia bermatzeko.

Guztion ardura da gomendioei jarraitzea:

  • Pertsona bakoitzak bere osasuna zaindu behar du besteen osasuna zaintzeko, bereziki, ahulenena: Babes zaitez gainerakoak babesteko.
  • Eskuak garbitzen diren bakoitzean, alferrikako bidaiak edo kontaktuak saihesten diren bakoitzean, distantzia soziala errespetatzen den bakoitzean edo maskara erabiltzen den bakoitzean, birusaren aurka egiten da.
  • Lagundu arriskuko populazioari. Ez bidaiatu, behar-beharrezkoa ez bada.
  • Diziplina sozialaren unea da, gune publikoetan gomendio ofizialei jarraitzekoa: guztiona delako.
  • Denon segurtasuna guztion mende dago. Osasun-agintarien eta estatuko segurtasun-indarren eta -gorputzen gomendioei eta argibideei jarraitzen badiegu, errazago lortuko dugu gaixotasuna gainditzea eta ohiko bizitza berreskuratzea.
  • Ez erabili garraio publikoa COVID-19a diagnostikatu badizute edo zure etxeko norbaitek gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak baditu.
  • Bidaiatu soilik behar-beharrezkoa denean. Egin lana eta gestioak bitarteko telematikoak erabiliz ahal duzun guztietan.
  • Norabait joan behar izanez gero, ahal dela zoaz oinez, bizikletan edo beste edozein garraio indibidualetan.
  • Kontsultatu ordutegiak irten baino lehen eta programatu bidaia egiteko beharko duzun denbora. Informa zaitez murriztutako zerbitzuez, bertan behera geratutako geltokiei eta itxitako geltokiei buruz.
  • Ahal dela ez erabili garraio publikoa, arrisku-talde batekoa bazara.
  • Ez bidaiatu puntako orduetan.
  • Ez ordaindu eskudiruarekin. Erabil itzazu autosalmentako makinak eta txartel bidezko ordainketa.
  • Jarraitu arnasteko higiene-arauei.
  • Eraman maskara jantzita garraio publikoa erabiltzen duzun bitartean, ibilgailuetan nahiz geltokietan edo korridoreetan.
  • Ahal dela, ez hitz egin beste erabiltzaileekin edo telefonoz. Ez jan edo edan.
  • Gorde urruntze soziala beste erabiltzaileekin.
  • Geltokietako sarreretan eta irteeretan utzi beti nahikoa tarte erabiltzaileen artean, batez ere, ilarak sortzen badira txartelak balidatzean.
    • Sakabanatu autobus-geltokietan, nasetan eta tren/autobus barruan, urruntze soziala gordetzeko.
    • Eskailera mekanikoetan, egin ilara bakar bat, aurrean dituzunei aurreratu gabe eta utzi gutxienez bi mailako tartea.
    • Ez erabili igogailurik, ezinbestekoa denean izan ezik.
    • Utzi zentzuzko tarte bat nasaren edo espaloiaren ertzera arte, trena edo autobusa iritsi arte, eta ez gerturatu ateetara trenean/autobusean datozen bidaiariak jaitsi arte.
    • Ez gurutzatu beste bidaiariekin trenetik/autobusetik sartu-irtetean. Ez ibili presaka jaisteko eta igotzeko. Trena/Autobusa ez da joango bidaiari guztiak igo eta jaitsi arte.
  • Adi egon seinaleei, megafoniako abisuei eta gidarien eta segurtasun-langileen azalpenei. Lagungarriak izango dira ez kutsatzeko.
  • Zure bidaia hasi baino lehen eta amaieran, garbitu ongi eskuak xaboi-urarekin edo gel hidroalkoholiko batekin.
  • Pasatu ahalik eta denbora gutxien geltokian.