UNE-EN 13816 arauaren arabera (Bidaiarien garraio publiko) C1 linearen ziurtagiriak ezarritakoaren ildotik, Ekialdeko Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritzak (Aragoiko Cercanías eta Eskualdeko Nukleoa) ingurumen-adierazle batzuk ditu, eta horiek Cercanías Zerbitzuaren kudeaketarako gainbegiratzen dira.

  • C-1 linea Casetas - Zaragoza Miraflores

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasunekoa, garbitasunekoa, etab). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2021. urtean, kontsumo hori garraiatutako bidaiari eta kilometro bakoitzeko 0,16059 litro baino gutxiago izan da.

  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
  • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Gainera, Zaragozako Cercanías Nukleoan kontsumitzen den paper guztia birziklatua da eta ingurumenarekiko errespetuzko zuritze prozesuen bidez zuritzen da.
  • 2021ean, paper-kontsumoa garraiatutako bidaiari bakoitzeko eta kilometro bakoitzeko 0,01385 gramo izan zen.
  • Renfe&Tú txartelaren ezarpenak, garraio-txartelak kargatzeko txartel magnetikoa denez eta erosotasun, arintasun eta fidagarritasun handiagoa eskaintzen duelako, txartelen arloan paper-kontsumoa murriztea ere ahalbidetu digu.
  • Trenbidea garraiobiderik eraginkorrena da energiari dagokionez: trena erabiltzen duen bidaiariak, autoz bidaiatuta baino 3 eta 10 aldiz gasolina gutxiago gastatzen du kilometroko. Hegazkinarekin alderatuz, berriz, 20 aldiz gutxiago.
  • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
  • 2021ean urteko aurreikusitako trakzio-energiaren kontsumoa honako hau izan zen: 
    • C-1 linea: 0,63745 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.
  • Trakzio elektrikoarekin lotutako isuriak zero dira, kontsumitzen den energia elektriko guztia % 100ean berriztagarria baita. Ondorioz, AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu da Tren Elektrikoari dagokionez.

Zure erreklamazioak, iradokizunak edo argibide-eskaerak helarazteko hona jo ezazu:

    • Telefonoa: 976 764 645 / 912 320 320
    • Posta-helbidea: Núcleo de Cercanías de Zaragoza, Estación Intermodal Zaragoza Delicias, calle Rioja nº 33 Zaragoza 50011

    "Bezeroarentzako arreta-zerbitzua" ataleko galdetegitik.

    Langileak dituzten geltokietan, bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren ordutegian, Erreklamazio-liburua eskatu ahal izango duzu nahi izanez gero.