UNE-EN 13816 araua (Bidaiarien Garraio Publikoa) eta C1 linearen ziurtagiriaren arabera, Ekialdeko Zerbitzu Publikoaren Gerentziak (Aragoiko Cercanías eta Eskualdeko Nukleoa) ingurumen-adierazle batzuk ditu, eta horiek gainbegiratzen dira Cercanías Zerbitzuaren kudeaketarako.

  • C-1 linea Casetas - Zaragoza Miraflores

Trenbide-ustiapenak ura kontsumitu behar du erabilera desberdinetarako (osasunekoa, garbitasunekoa, etab.). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2024an, kontsumoa garraiatutako bidaiari eta egindako kilometro bakoitzeko 0,03137 litro baino gutxiago izan da.

  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
  • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Gainera, Zaragozako Cercanías Nukleoan kontsumitzen den paper guztia ekologikoa da, Europako Ekoetiketaren irizpideen arabera ziurtatua.
  • 2024an, paper-kontsumoa garraiatutako bidaiari eta egindako kilometro bakoitzeko 0,00795 gramo izan da.
  • Renfe&Tú txartelaren ezarpenak, garraio-txartelak kargatzeko txartel magnetikoa denez eta erosotasun, arintasun eta fidagarritasun handiagoa eskaintzen duelako, txartelen arloan paper-kontsumoa murriztea ere ahalbidetu digu.
  • Trenbidea da energia-eraginkortasunari dagokionez garraiobide eraginkorrena, izan ere, Renfe Viajerosek kontsumitzen duen trakzio energiaren elektrizitate guztia % 100 jatorri berriztagarriko berme-ziurtagiria du, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) emandakoa.
  • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
  • Urteko trakzio-energiaaren aurreikusitako kontsumoa 2024. urtean honako hau izan zen: 
    • C-1 linea: 0,33312 kWh garraiatutako bidaiariak eta ibilitako kilometro bakoitzeko.
  • Trakzio elektrikoarekin lotutako isuriak zero dira, kontsumitzen den energia elektriko guztia % 100ean berriztagarria baita. Ondorioz, AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu da Tren Elektrikoari dagokionez.

Zure erreklamazioak, iradokizunak edo argibide-eskaerak helarazteko hona jo ezazu:

    • Telefonoa: 976 764 648 / 912 320 320
    • Posta-helbidea: Núcleo de Cercanías de Zaragoza, Estación Intermodal Zaragoza Delicias, C/ Rioja nº 33 50011 Zaragoza 

    "Bezeroarentzako arreta-zerbitzua" ataleko galdetegitik.

    Langileak dituzten geltokietan, bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren ordutegian, Erreklamazio-liburua eskatu ahal izango duzu nahi izanez gero.