Bartzelonako Metropoli Eremuaren (AMB) ekimenari jarraituz, Garraio Metropolitarraren Agintaritzako (ATM) Administrazio Kontseiluak erabaki zuen bertako 36 udalerriek tarifa metropolitarra izango dutela garraio publiko integratuaren sistemarako.

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, TARIFA METROPOLITARRA ezarri da, eta horri esker, METROPOLIKO 36 UDALERRIEN artean bidaiak egin daitezke gune bateko txartel integratuekin (T-16 izan ezik) eta gune bateko joaneko eta joan-etorriko txartela erabiliz. 

TARIFA METROPOLITARRA aplikatzeko baldintzak

TARIFA METROPOLITARRA lurralde-eremu honetan 1 guneko garraio-txartelak erabiliz bidaiatzeko da. TARIFA METROPOLITARRA honako garraio-txartel integratu guztietan aplikatzen da (T-16 izan ezik):

  • T-casual
  • T-usual
  • T-usual hobariduna langabetuentzat
  • T-jove
  • Guraso bakarreko eta familia ugariko txartel integratu hobaridunak
  • T-familiar
  • T-grup
  • T-día
  • T-aire
  • T-esdeveniment

Gainera, TARIFA METROPOLITARRA osatzen duten Bartzelona inguruko Renfe geltokien eremuan, (AMB osatzen duten 36 udalerrien metropoliaren barruan jatorria eta helmuga), eremu bakarreko Renfe Viajeros garraio-txartel hauek bakarrik erabili ahal izango dira:

  • Joaneko txartela (*)
  • Joan-etorriko txartela (*)

(*) Tarjeta Dorada, Guraso bakarreko familien edo
Familia Ugarien hobariak eta deskontuak barne, etab...

TARIFA METROPOLITARRA osatzen duten Bartzelonako metropoliaren 36 udalerrietatik kanpo dauden garraio-txartel eta/edo ibilbideetarako, geltoki bakoitza adierazitako tarifa-gunean dagoela ulertzen da. Beste era batera esanda, 36 udalerriak biltzen dituen lurraldean, gune bateko txartelak erabil daitezke horien artean bidaiatzeko, udalerria 1., 2. edo 3. eraztuneko tarifan egon arren.

Guneen mapa berriak
  • Tarifa-sistema integratuan 7 geltoki berri gehitu dira TARIFA METROPOLITARREAN:

R4: Molins de Rei, El Papiol, Castellbisbal, Cerdanyola del Vallès eta Barberà del Vallès

R8: Sant Cugat del Vallès

R7/R8: Cerdanyola Universitat

  • Bartzelonako aldirien tren-zerbitzuaren guneen sisteman 12 geltoki berri gehitu dira TARIFA METROPOLITARREAN:

R2: Viladecans, Gavà, Castelldefels eta Castelldefels hondartza

R4: Sant Feliu de Llobregat, Molins de Rei, El Papiol, Castellbisbal, Cerdanyola del Vallès eta Barberà del Vallès

R8: Sant Cugat del Vallès

R7/R8: Cerdanyola Universitat

Lurralde-eremu honek Tarifa-sistema integratuaren (TSI) bigarren tarifa-eraztuneko 18 udalerri hartzen ditu, eta hauek lehen tarifa-eraztuneko 18 udalerriekin bat egiten dute.