Txartel hauek Rodalies de Catalunyako eskualdeko zerbitzu-sarean bidaiatzeko aukera ematen dute bakarrik.
Ezin da tren-aldaketarik egin garraio integratuetara.
Txartelak jaulki edo balioztatu eta ondorengo bi orduetan erabili behar dira.
Txartelak jatorrizko geltokian erosiko dira, trenera igo aurretik.
Txartelik gabe trenera igotzen den bidaiariak Renfeko ikuskatzailearen aurrean bere egoera erregularizatu ahal izango du, txartelik saltzen ez den geltoki batean sartzen bada soilik.
Bidaia bakarra egiteko balio duen garraio-txartela.
Balio-aldia: baliozkotu eta hurrengo bi orduetan edo txartelean zehaztutako trenerako. Tarifak aldatu arte balio du.
Balio-aldia: Joaneko bidaia balioztatu eta hurrengo bi orduetan, edo txartelean zehaztutako trenean egiteko; etorrerako bidaia joaneko bidaia balioztatu eta hurrengo eguneko zerbitzu erregularra amaitu arte egiteko balioko du. Tarifak aldatu arte balio du.
Itzulerako bidaia tarifa desberdineko tren batean bada, leihatilan formalizatzea beharrezkoa izango da.
Deskonturik gabe. Joaneko txartelaren prezioaren bikoitza balio du.
Bidaia mugagabeak laurogeita hamar egunez (n. egunetik n+89. egunera arte).
Txartel izenduna. NANa edo egiaztagiri-dokumentua derrigorrezkoa da txartela eskuratzeko eta egiaztapenerako.
Lehen balio-eguna baino 10 egun lehenago eros daiteke gehienez.
Txartel hobariduna.
Girona, Lleida eta Rovira i Virgili (Tarragona) unibertsitateetako ikasleentzako oinarrizko tarifan deskontua duen hileko abonu pertsonal eta besterenezina.
Universitat Rovira i Virgili-ren (URV) kasuan, abonu honek Tortosa, Vila-seca eta Coma-ruga (El Vendrell) campusetara joateko ere balio du.
30 egunez balio du, n. egunetik (lehen balio-eguna) n+29. egunera arte. Erositako ibilbidean eta epean bidaia kopuru mugagabea egiteko aukera ematen du.
Bidaiari ekin aurretik, ezarritako Media Distancia trenetan abonua formalizatu behar da. Unibertsitatera iristeko adierazitako ibilbideetan, tren-aldaketak baimenduta daude ibilbideko geltokietan. Abonua eskuratzeko, egungo ikasturteko ikasle txartela erakutsi behar da. Unibertsitateko irakasleek eta bertan lan egiten dutenek ere deskontua jasotzeko eskubidea dute; titulua eskuratzeko indarrean dagoen egiaztagari-dokumentua aurkeztu behar dute.
Deskontu ofiziala familia ugaria edo guraso bakarreko kideei, dagokion egiaztagiri-dokumentua dutenentzat.
Asteko egun guztietan aplikatzen da, klase eta tren guztietarako, kategoriaren arabera: % 20ko deskontua familia ugari edo guraso bakar orokorrentzat, eta % 50eko familia ugari edo guraso bakarreko berezientzat.
10 bidaiako bonuari aplikagarria, banakako erabilerarako edo deskontu bera duten familiako kideek soilik erabil dezakete (Familia ugaria edo Guraso bakarra).
Bidaiariak familia ugari edo guraso bakarreko ziurtagiri ofiziala edo kopia ziurtatua aurkeztu beharko du, txartela erostean eta bidaian zehar, konpainiaren ikuskatzaileek eskatzen badiote. Ziurtagiri hau bidaiaria bizilekua duen autonomia-erkidegoko Administrazioak eman behar du, banaka edo taldeka.
Lau urtetik beherako haurrek, doan bidaia dezakete, betiere bagoian eserlekurik hartzen ez badute.
%20ko deskontua oinarrizko tarifaren gainean, 25 urtera arteko (barne) gazteentzat, autonomia-erkidegoetako edo beste herrialde batzuetako administrazioek emandako gazte-txartelaren titular direnentzat.
Eskaintza tren, egun eta ibilbide guztietan balio du.
Deskontu hori ez da aplikatzen Rodalies de Catalunyako abonuetan.