Helmuga: el propio viaje

El placer del viaje
 

 

Trena era guztietako istorioen lekuko isila da, pozen eta tristuren, maiteminen eta hausturen, topaketen eta agurren tokia; leku oso berezia da, leku guztietan eta inon ez dagoena, beti mugitzen baita, etengabe aldatzen baita.

Zelako esperientzia

Bidaia batek irauten duen denbora ere magia hutsa da, trenean minutuak eta orduak beste modu batera igarotzen baitira.

Nahi duzuna egiteko aprobetxatu dezakezu denbora hau: solasteko, zure seme-alabekin jolasteko, elkarrizketa zail horri ekiteko... edo egunkaria irakurtzeko, inork eteten ez zaituela zure telesail gogokoena ikusteko edo, besterik gabe, zure helmugara iristean zer egingo duzun pentsatzeko.

Denbora erlaxatzeko, isilik egoteko edo lo egiteko erabiltzea ere erabaki dezakezu. Presarik gabe. Askatasun osoa duzu.

Gozatzeko momentua

Trenean zuk agintzen duzulako.

Beste bidaiari batzuekin egon eta haiekin bidaia partekatu nahi al duzu? Joan zaitez kafetegi-bagoira, edan edo jan zerbait eta ongi pasatu. Nahiago al duzu bidaia lasai eta isil batez gozatu? Zure lekua Coche en Silencio bagoian dago. Bagoi berezi honetan ez dira telefono mugikorrak onartzen, ahopean hitz egin behar da elkarrizketa luzeak saihestuz, argiztapena eta megafonia moteltzen dira eta tenperatura ezin hobea da beti.

Zure aukera edozein dela ere, trenak behar duzuna ematen dizu, babesten dizu, zaintzen zaitu.

Trenak eraman zaitzala

Bidaiaren arrazoiak askotarikoak izan daitezke. Badira lana dela eta bidaiatzen dutenak. Plazer hutsagatik. Familia ikusteko. Deskonektatzeko. Leku berriak ezagutzeko. Eta zuk, zergatik bidaiatzen duzu?

Beharbada ihes egiteko premia larria sentitzen duzu; edo giroz aldatu nahi duzu bakarrik eta aurpegi berriak eta paisaia ezberdinak ikusi. Baliteke norbaitekin topatzea nahi izatea... edo zeure burua hobeto ezagutzea. Zure istorioa edozein dela ere, nahi duzun lekura joateko ordua iritsi da, baina, egia esan, helmugak ez du garrantzirik.

Eseri eroso eta erlaxatu. Zure leihotik paisaia izugarriak ikusiko dituzu: zelaiak, mendiak, haranak, basoak, itsasoa... Ahaztuta zenuen betebeharrak ez izatearen sentsazioa, ezta? Hainbeste gustatzen zaizun liburu hori soinean daramazu eta zure musika gogokoena mugikorrean daukazu. Zuretzako denbora, azkenean. Ibilbideaz gozatu besterik ez duzu egin behar. Izan ere, batzuetan, bidaia bera da zure helmuga.
 

Gorde ezazu momentu hau betirako. Zu eta zure bidaia, zure paisaia, zure trena. Parteka ezazu