Europako ibai-irlarik handiena Avignonen dago
 

Avignon bere multzo historikoagatik ezagutzen da, eta bereziki Aita Santuen Jauregiagatik eta bere zubi ospetsuagatik. Duela oso gutxitik, Jauregi apartan ostatu hartzeko aukera eskaintzen da. Luxuzko esperientzia, imajina dezakezue? Jauregi batean lo egitea, eta ez edozeinetan.  

Erregeen moduan lo egin ondoren, dela Jauregian, dela Avignonek dituen ostatu bikainetako edozeinetan, gure bizkar-zorroa prestatuko dugu Barthelasse irlara joateko. 

Édouard Daladier zubia zeharkatuko dugu edo, nahiago izanez gero, ibaia zeharka dezakegu, doako ferry zerbitzuarekin. Irlari buelta osoa emateko, gomendagarriena da bizikletaz egitea. Ez du inolako zailtasunik, erabat laua delako eta bizikletentzako errei esklusiboak dituelako. Nekazaritza-inguruneaz gozatuko dugu, irlan bizi diren animalia txikiez, hala nola kastoreez edo kirikinoez, eta, jakina, hegazti ugari ikusiko ditugu, hala nola koartzak, ahateak edo basahateak, adibide batzuk jartzearren. Atseden hartu nahi dugunean, Avignoneko multzo historikoari begirako ikuspegi pribilegiatuekin merezitako piknik bat egiteko lekuak daude.  

 

Avignonen eta bere harresien ikuspegia

 

Indarberritu ostean, pedalei eragiten jarraituko dugu Europako ibai-irlarik handienari itzuli osoa emateko. Txangoan zehar, Barthelasse gazteluaren, hilerriaren eta soroen ondotik pasatzeko aukera izango dugu.   

Avignonen erraza da bizikletak alokatzea. Ostatu batzuek zerbitzua eskaintzen dute, eta bi enpresek bizikleta elektrikoak zein klasikoak alokatzen dituzten: South Spirit eta Provence Bike. Eta oinez ibiltzea gehiago gustatuz gero, ibilbidea 2 ordukoa da, eta naturaz inguratutako paseo atsegina da. Aurkikuntza bat izan da bizitzaz betetako Rodanok inguratutako irla.  

Bidaiatu trenez Avignonera

Avignonek harritu egin gaitu bere multzo historikoarekin eta bizikletaz egiteko ibilbideen proposamenekin. Familian edo lagunekin gozatzeko ingurune pribilegiatua da. Igo gure AVE Frantzia trenetara, Renferen Espainia eta Frantzia arteko Nazioarteko AVEra, eta utzi modu eroso, azkar eta jasangarrian Avignonera eramaten.

Zein izango da zure hurrengo bisita kulturala? Frantziaz gozatzen jarrai dezakezu gure Nazioarteko Abiadura Handiko trenekin konektatutako beste hiri batzuez gozatuz, hala nola, Marseilla, Nîmes, ,Béziers edo Lyon; beti hiriaren erdigunetik erdigunera. 

Zuk aukeratu nola bidaiatu nahi duzun, eta guk helmugak eta garraioa jarriko ditugu. Ezagutzen dituzu gure deskontuak? Aprobetxa itzazu eta lortu preziorik onena tren-txartelean.