Eurail txartela pertsonal eta besterenezina da eta Europa, Errusiako Federazioa edo Turkiatik kanpo bizitzen duten pertsonek eros eta erabil dezakete. Hari esker, Europako 33 herrialdetan 40.000 helmuga baino gehiago ezagutzeko aukera ematen dizu, trenez edo ferryz bidaiatuz.
Gainera, ez dago bidaiatzeko adin-mugarik Eurail txartelarekin. Helduentzako txartelez gain, honako hauek erosi daitezke:
Bi txartel mota daude:
Bidaia osatzeko, itsas konpainia batzuek eta beste enpresa batzuek deskontuak eta baldintza bereziak eskaintzen dizkiete Eurail txartel bat duten pertsonei.
Europatik kanpo saltzen da Eurail txartela, banatzaile baimenduen bidez. Txartelarekin izandako arazoak konpontzeko, Eurail laguntza-bulegoak dituzu Europako hiri nagusietan (Espainian, Barcelona Sants, Barcelona França, Madrid Chamartín - Clara Campoamor, Sevilla Santa Justa eta Valencia Joaquín Sorolla geltokietan dituzu bulegook)
Ikusi deskontuei, herrialdeei, tren-konpainiei eta erreserbei buruzko informazio guztia Rail Planner aplikazioan edo www.eurail.com webgunean.
Rail Planner doako aplikazioari esker, erraz planifikatu ahal izango duzu Europan barneko bidaia. Enpresa kolaboratzaileen ordutegi, geltoki, erreserba eta eskaintza bereziei buruzko informazioa lortuko duzu hemen.