Europan oroitzapen berriak eta esperientzia zoragarriak eraiki nahi dituzu? Egin ezazu modu jasangarriagoan: trenez. Gure nazioarteko paseak Europan bidaiatzeko modu dibertigarri eta paregabea dira. Modalitate desberdinak zure beharretara egokitzen dira. Malguak dira eta bidaiarako eskaini nahi dituzun egunak eta bisitatu nahi dituzun herrialdeak erabakitzeko aukera ematen dute.

Interrail pase pertsonala eta besterenezina da, eta Europako herrialde gehienetan bizi diren pertsonek erosi eta erabil dezakete. Europako 33 herrialdetan 40.000 helmuga baino gehiago ezagutzeko aukera ematen du, trenez, lehen edo bigarren klasean, edo itsasontziz bidaiatuz (Italia eta Grezia artean).

Ez dago Interrail pase batekin bidaiatzeko adin-mugarik. Helduentzako txartelez gain, honako hauek erosi daitezke:

  • Youth: 28 urtetik beherako gazteentzat 
  • Senior: 60 urtetik gorakoentzako
  • Child: 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Pase hau doakoa da helduekin batera bidaiatzen duten adingabeentzat (bi Child pase heldu bakoitzeko)


Bi pase mota daude: Interrail Global Pass, hainbat herrialdetan mugitzeko aukera ematen du, eta Interrail One Country Pass, herrialde bakarrean bidaiatu nahi baduzu.

Bidaia osatzeko, itsas konpainia batzuek eta beste enpresa batzuek deskontuak eta baldintza bereziak eskaintzen dizkiete Interrail pase bat duten pertsonei.

Kontsultatu deskontuei, herrialdeei, tren-konpainiei eta erreserbei buruzko informazio guztia Rail Planner aplikazioan edo www.interrail.eu webgunean.

Interrail Global Pass

Ezagutu nahi adina helmuga Interrail Global Pass pasearekin. Bi modalitate daude:

  • Continua: 15 egunetarako, 22 egunetarako, hilabete 1erako, 2 hilabetetarako edo 3 hilabetetarako.
  • Flexi: 4, 5 edo 7 egun hilabete 1ean edo 10 edo 15 egun 2 hilabetetan.


Interrail Global Pass paseak zure herrialdean bi bidaia egiteko aukera ematen dizu, Europan barnako bidaiaren hasiera eta amaiera errazteko: Joaneko bidaia zure bizilekutik mugara, edo irteera-portu edo -aireportura, eta etorrerako bidaia, mugatik, etorrera-portutik edo -aireportutik zure bizilekura.

Interrail One Country Pass

Nahiago duzu Europako herrialde bakarra aukeratu eta sakon aztertu? Ezagutu herrialdeko geografia, kultura eta gastronomia Interrail One Country Pass pasearekin. Bidaiatzen emango dituzun egun kopurua zehatz dezakezu: 3 eta 8 egun artean. Paseak hilabete baterako balioko du.

Kontuan izan ezin izango duzula Interrail One Country Pass pasea erabili zure herrialdean.