Bi milurteko historia eta pasioa. Erromatar maisulanak, arkitektura garaikidea, antzinako santutegi batean eginiko eta George Sand eta Jean Jacques Rousseau-k miretsitako lorategiak. Nîmes hiri misteriotsua da.
Ibil norabiderik gabe bere plaza eta kaleetan eta utzi begiradak gida zaitzala. Lurrean, espaloian sartutako krokodiloak bereiziko dituzu, hiriaren sinbolo dira; ortzi-mugan, ondo kontserbatutako alde zaharrak bere altxorrak erakutsiko dizkizu; eta, haratago, erromatar zutabe batzuk agertuko dira beirazko ispilu batean.
Ezagutu Nîmes trenez
Nîmesen, aberastasun guztiak zure begien eta ametsen barnean daude:
- Nîmes-eko anfiteatroa
K.o. I. mendearen amaieran eraiki zen. Historian zehar, barneko erreforma ugari egin ziren anfiteatroan, Nîmes-eko bizkondeek anfiteatroaren barruan jauregi-gotorlekua eraiki zutelako. Geroago, auzo txiki bat eraiki zen barruan, zeinak ehun etxe inguru eta bi kapera zituen.
Eraikin hauek XVIII. mendera arte iraun zuten. Une horretan, kentzea erabaki zenean, jatorrizko itxura berreskuratzeko. Munduan ondoen kontserbaturiko anfiteatrotzat hartzen da.
- Maison Carrée
K.a. 16. urtean eraiki zuen Augustok. Korintoar ordeneko tenplua da, zeina podium handi baten gainean dagoen eta erdiko eskailera bat dauka. Eskairelak forotik fatxadarako sarbidea eskaintzen du. Aurrealdean sei zutabe ditu, eta alboetan, hamar zutabeetatik zortzi hormetan integratuta daude. Guztiz kontserbatu den antzinako tenplu bakarra da.
- La Fontaine lorategiak
1745ean eraiki ziren La Source-eko erromatar eremuan. XVII. mendeko eraikinez beterik (besteak beste, Tour Magne eta Dianaren tenplua), Europako lorategi publiko zaharrentzat hartzen dira. Hemen iturri neoklasikoak, estatuak, eskailerak, etorbideak eta balaustradak aurki ditzakegu.
- Tour Magne edo Torre Magna
K.a. 15. urtean eraiki zen. Cavalier mendiaren gainean dago, horma osoaren dorrerik altuena eta ospetsuena zen, eta Nimeseko ia edozein lekutatik ikus daiteke oraindik. Gaur egun, La Fontaine lorategien barruan kokatuta dago. Hiriko itsasargi eta mugarri moduko bat zen, eta La Source santutegiaren presentzia adierazten zuen, ziur erromatarren aurreko gurtza lekua zena. Bi maila dauzkan dorreak 32 metroko altuera dauka, nahiz eta lehendik maila bat gehiago zeukan; denborak maila hori desagerrarazi du.
- Harresi erromatarra
K.a. 16. eta 15. urteen bitartean eraiki zen. 7 km luze, 9m altu eta 2 metro zabal. Gaur egun bi ate eta hormako zati batzuk baino ez dira gelditzen. Harresiaren aurrean, Via Domitia igaro zen.
Nîmeseko geltokia
Nîmes Frantziako lineako tren-geltokia da, Nîmes hirian, Gard departamenduko prefekturan, Okzitaniako eskualdean.