Errioxak, gure mugetatik kanpo ospetsua den ardoaren erraldoiak, Calahorra izeneko altxor ezkutu bat du (baina oso preziatua). Behe Errioxako hiriburua da, mahastien lurraldea, noski, baina baita Espainiako baratzerik onenetakoa ere eta kultura historikoen tokia ere.
Calahorran zer ikusi jakin nahi? Prestatu zure hurrengo bisita Renferekin!
Ebro bailaran kokatzen da, erromatarrak, musulmanak, juduak eta kristauak lehian aritu ziren hemen. Erraza da arrazoia asmatzea: Kalahorretan jendeari jaten ematen zitzaion eskasia garaian, eta horren izenean jarri zioten izena toki honi, bere lurren emankonrtasunagtik.
Calahorra bisitatu beharreko puntu nagusietako bat Santa María katedrala da. Gotiko estiloko tenplu honek zure arreta erakarriko du, bere azalaren tonu gorrixkari eta barruko hamasei kaperen edertasunari esker.
Bere kalexka okerretatik ibilitzea, esperientzia magiko horietako bat da. Izan ere, Erdi Aroan, Calahorrak harresi batek mugatutako auzune judu garrantzitsu bat izan zuen, bere garaian sinagoga bat ere izan zuena.
XVI. mendeak eraiki zen monasterioaa eta Monja Encerradas izeneko komentua bezala ezagutzen da. Fatxada barrokoa da, harriz egina, eta barruan balio artistiko eta ondare handiko obrak daude.
Errioxako Museoko erromatar arkeologia sail bat hartzen du museo honek. Bertan, hiri honen erromatar iragana ikusi daiteke eta Calahorrako eta Errioxako aztarnategi arkeologikoen aurkikuntzak aurki daitezke.
Izan ere, barazkiak, Calahorran, janari soil bat baino askoz gehiago dira: Barazkiaren Museoan erakustea merezi dute eta bere Gastronomia Jardunaldietako protagonista dira –herrialdeko sukaldaririk onenak biltzen dituena– eta modako pasarela originalaren soinekoak egiteko erabiltzen den lehengaia ere bada. Ez al zenuke halako pasarela bateko lehen lerroan egoterik nahi?
Gainera, 2.000 urte atzera egite nahi baduzu, Mercaforum-a bisitatu behar duzu Aste Santuan, legionarioen desfileak, gladiadoreen borrokak eta artisau-produktu bikainez betetako erromatar merkatu zalapartatsua ikusiko dituzu bertan.
Gainera, historiaz gaina, barazki onak ere gustoko badituzu, Calahorra zuretzako paradisu bilakatuko da. Errioxako hiri honetara egindako bisita egiten baduzu jakiak dastatzeko, baratzetik zuzenean bere merkatu eta jatetxeetara iritsitako zapore, kolore eta usain eztanda bat biziko duzu... eta etxera maleta kontserba zoragarriz beteta itzultzeko aukera.
Endibiak eta orburu ederrak udazken eta neguan. Zainzuriak eta ilar zamurrak udaberrian. Eta tomatea? Beroa iristen denean, tomatea da protagonista nagusia, zukutsua, gozoa eta zaporetsua.
Eta piperra! Errioxako sukaldaritzaren kondimentu garrantzitsuena da eta ikaragarri gustatuko zaizu zein edonori. Zaporez betetako oparia... baita begientzako ere. Kaleetan zintzilik ikusiko dituzu, eguzkitan lehortzeko, hiriko balkoiak apaintzen
.
Historia, giro ona, ardo ona eta baratzeko produkturik onenak. Calahorrak dena dauka. Gehiago eska daiteke? Ezagutu hiri hau Renferen eskutik eta utzi eramaten.
Ezagutu gure ibilbide guztiak eta aurkitu zuri ondoen egokitzen zaizuna!