Zer ikusi Cartagenan: historia eta berrikuntza

 

Mediterraneoaren ertzean dago, eta antzinako hiriaren perimetroaren erakusle diren bost muinoek babesten dute, Cartagena kultura anitzeko portua da, eta hainbat zibilizazio igaro dira bertatik mendeetan zehar. Cartagenan zer ikusi jakin nahi? Goazen!

Cartagena historikoa

Bere ondare arkeologiko baliotsuak hala erakusten du, bere harresi punikoaren hondarrek eta bere erromatar antzerki ikusgarria dauka, gure herrialdeko ederrenetako eta zaharrenetakoa da.

Historiko horrekin, ez da harritzekoa bere jai garrantzitsuenetako bat Kartagotar eta Erromatarren jaiak izatea, irailaren bigarren hamabostaldiko hamar egun, non 4.000 kartagotar baino gehiagok Bigarren Gerra Punikoa irudikatzen duten, lehorreratzetik hasi eta jai-kanpamenduko ekitaldietaraino. Borroka greko-erromatarra eta esklaboen enkanteak, baina baita bakarrizketak eta kontzertuak ere. Dibertsioz betea!

Historia militarra maite baduzu, ezin zara Cartagena bisitatu gabe geratu. Bere kostaldeko bateriak Tiñoso eta Negrete lurmuturraren artean estrategikoki kokatzen ziren, eta itsasoko erasoetatik babesten zuten hiria, nahiz eta gaur egun beste funtzio bat betetzen duten: kostaldeko bistarik apartekoenetakoak eskaini.

Cartagenako ezinbestekoak

  • Peral itsaspekoa

Ba al zenekien urpekari elektrikoaren asmatzailea Cartagenakoa zela? Hala da, Isaac Peral aitzindaria izan zen, eta bere asmakizunarekin nabigazio militarra irauli zuen. Bere torpedo-itsaspeko famatua ikusteko, Alfontso XII.aren pasealekuan buelta bat ematea besterik ez duzu, eta han, itsasoaren aurrean ikusiko duz, distiratsu.

  • Casa de la Fortuna etxea

K.a. I. mendeko domus erromatar bat da, eta barrua bisitatzea gomendatzen dizugu. Garaiko objektu, gela eta mosaikoek iraganera eramango zaituzte.

  • Erromatar Antzerkia

Hiriaren iragan erromatarraren erakusle da K.a. 5 eta 1 urteen artean eraiki zen antzerki ikusgarri hau. Parque de la Cornisa Parketik, aurrien ikuspegi zoragarria izango duzu.

  • Castillo de la Concepción gaztelua

Defentsa-eraikuntza txiki hau, Cartagenaren eta bere badiaren ikuspegi panoramiko ikaragarria miresteko begiratokirik onenetakoa da, gaur egun.

  • Erromatar Foroa

Molinete muinoaren azpian, Erromatar Foroaren auzoa dago, herrialdeko erromatar aztarnategi garrantzitsuenetakoa. Barruan, Carthagoko galtzada zaharrak, erromatar terma zaharrak edo atrioa ikus daitezke.

Hiriaren kultur aniztasuna eta mediterraneoko esentzia La Mar de Músicas jaialdian islatzen da; munduko musikazaleentzat nahitaezko hitzordua da eta uztailero bost kontinenteetatik etorritako artista handiak biltzen ditu. Gainera, erakusketak, tailerrak, solasaldiak... izaten dira. Aisialdi kulturalik onena, Mediterraneora begira. Ezin gehiago eskatu.

Hiritik haratago

Cartagenan mendia eta itsasoa biak ditugu (Espainiako kostaldeko hondartzarik onenetako batzuk ditu), eta eguraldi ona eta historia.

Zaial da, benetan, hiritik alde egitea, nahiz eta, trenera igo aurretik, Cartagenak ahalik eta modurik onenean esaten digun agur: Xehetasun bikainez betetako geltoki modernista batekin, xehetasun horien erasle bat sarrerako altzairuzko eta beirazko markesina dotorea da. Geltokira garaiz iristea gomendatzen dizugu. Merezi du eta.

Cartagena eta bertako jaiak

Urtero bezala, irailean "Carthagines y Romanos" izeneko jaia itzultzen da Cartagenara. Nazioarteko Interes Turistiko izendatutako jaiak dira eta K.a. 209an Eszipionen tropa erromatarrek hiria hartu izana ospatzen dute. 10 egunez, lau mila kartagotar baino gehiagok parte hartuko dute Bigarren Gerra Punikoari bizia ematen dion emankizunean.

Hainbat antzerki-emanaldi egon ohi dira programa ofizialean, eta hiriko hainbat agertokitan historia biziberritzeko aukera ematen dute, hala nola, Senatu Erromatarraren Saioa, Anibal eta Himilceren ezkontza, Erromatar Armadaren lehorreratzea edo tropen eta legioen desfilea. Hirian Festetako Kanpamentua jartzen da, familia osoarentzako jarduera ludiko ugari antolatzen dira eta bertan festak aurrera jarraitzen du gauez ere.

Zalantzarik gabe, hiria eta bere historia bertatik bertara eta beste era batera ezagutzeko aukera paregabea da.

Nola iritsi trenez?

Cartagena ezagutzeko gogoa daukazu? Joan Renfereik eta bidaiatu Cartagenara ahalik eta azkarren, erosoen eta modu jasangarrienean.