Natura maite al duzu? Bidaiatu Cuencara trenez eta bertako paraje natural ikusgarria ezagutuko du. Cuencak maila askotariko mendi-ibiliak eskaintzen ditu. Horietako asko Cuencako Serraníako Parke Naturalean kokatzen dira, esaterako Ruta del Escalerón a la Raya izenekoa, Sendero de la hoz de Alarcón izenekoa, edo Ruta hoz del Júcar eta San Julián el Tranquilo izenekoak . Fauna eta flora ikusgarria ikusi ahal izango duzu familia eta lagunartean egiteko moduko plan honi esker.
Abentura gehiago nahia duten horietakoa bazara, zaldizko ibilbideak, eskalada eta ferrata-bideak, edo sakanen jaitsiera, egin ditzakezu, denak ere hiritik oso gertu, animatzen al zara?
Indarrak berreskuratu nahi badituzu, erraza izango duzu. Cuencan mantxako plater tradizionalak dastatu ahalko dituzu, esaterako errekiak, morteruelo edo ajoarriera, bai eta sarritan saritua izan den sukaldaritza abangoardistagoko jakiak ere. Guzti hori lurreko lehengai onenekin egina, dastatzeko gogoa ematen du, ezta?
Ez ezazu gehiago pentsatu eta bidaiatu Cuencara gure AVE eta Avlo trenetan, modu azkarren, erosoen eta jasangarrienean.
Jucar eta Huécar ibaien artean dago, eta Cuencako hiriburuak Gizateriaren Ondare titulua irabazi du, ondo irabazi ere. Jaitsi trenetik eta bertako kaletxoek eta ingurune natural lasaiak liluratuko zaitu.
Prest al zaude hiri eder honek eskaintzen dizun guztia ezagutzeko? Jarraitu irakurtzen Cuencan zer ikusi jakiteko.
Cuencako xarmak amaigabeak dira ia. Gizateriaren Ondare izendatutako Espainiako 15 hirietako bat da, eta bertako kaleek beste garai batzuetara eramango zaituzte segituan. Gastronomia bikaina eta hiriaren edertasuna kontuan hartuz, Cuenca ezinbestez bisitatu beharreko helburu bilakatzen da. Izan ere, Cuencaren ezaugarrietako bat bere ondare historikoa da. Oso ondo zainduta dago, eta gehienak, haitz harritsu batean daude, hiriaren berezitasunetako bat.
Erdigunetik pixka bat urruntzeko ordua da. Pilak (eta birikak!) kargatu ditzakezu, ibaian zehar ibilaldi bat eginda. Izan ere, hiri honen hirigune historikoaren ezaugarrietako bat bere kokaleku pribilegiatua bada, Jucar eta Huécar ibaiek inguratua dagoelako.
Horregatik, ezinbestez paseatu behar duzu Huécarreko pasealekutik. Hasi zure ibilbidea Huecarreko erriberatik eta igaro Trinitateko zubiaren azpitik, berta, bere anaia zaharrenarekin, Jucarrekin, elkartzen den. Bere ibai-parkea atsedrn hartzeko toki ezin hobea da eta, gainera, zintzilik dauden etxeetara eta San Martineko etxe-orratzetara bistak ikusteko aukera izango duzu. Udazkenean, Cuenca argi eta kolorez betetzen da. Ibaiertzetik zeharkatu serrania hosto hori gorri eta laranjaz jositako paisaian barrena.
Nazioarteko Interes Turistiko izendatu zuten Cuencako Aste Santua liluratuta bere edertasunagatik.
Tradiziozko mendeetako prozesio ugari Cuencako alde zaharreko kaleetan zehar ateratzen dira. Bere ospe eta berezitasunagatik, ostiral Santuko goizaldean ateratzen den, eta Turbak izenez ezagutzen den, "Camino del Calvario" prozesioa nabarmentzen da. Jesusek gurutzerako bidean jasan zuen iseka irudikatzeko" aktore" gisa agertzen dira "turbak". Ibilbidean zehar, danbor eta turuten zarata entzuten da, eta isiltasun handiko beste une batzuekin tartekatzen da.
Bidaiatu Ave edo Avlo-n Cuencara eta gozatu Aste Santu paregabeaz.
Cuenca bisitatzea erabaki baduzu, Renfek oso erraz jarriko dizugu Cuencara joateko trenen eskaintza zabalarekin. Ezagutu etxe esekien hiria, alta velocidadeko gure trenekin modurik azkarren, erosoen eta jasangarrienean, eta hiri magiko honetaz gozatzeaz bakarrik kezkatu.