Ezinezkoa da Donostiaren xarman ez erortzea, seguruenik gure geografia osoko hiririk dotoreena eta sofistikatuena da. Igueldo, Urgull eta Ulia mendiek tentuz babesten dute eta Kontxako badia bikainaren inguruan eraikita dago hiria, izpiritu aristokratikoak bertako jauregietan, bulebarretaneta fatxadetan nabari da.
Iparraldeko altxor hau bisitatzea badarabilzu buruan, Renfen Donostian zer ikusi kontatuko dizugu, ezer ez dezazun ahaztu. Goazen!
Donostia xehetasun bikainez betetako altxor bat da, hala nola Alderdi Eder eta bere Carrousel Palace lorategietako farolatxoak, La Perlako bainuetxea, Maria Cristinako zubi monumentala edo Victoria Eugenia antzokia (kultura-programazio bikainarekin, noski.).
IXX. mendeko hiriguntza, batez ere Kontxa eta Zabalgune aldekoa, zoragarria da.
Hondartzen zaleentzat, Donostia helmuga perfektua da, eta ez da harritzekoa! Donostiak4 hondartza ditu. Izan ere, Kontxako hondartza da hiria bisitatzean ezinbestez bisitatu beharreko lekuetako bat. Altxor hau Europako hiri-hondartzarik politena da eta inguratzen duen itsas pasealeku modernista dotoreak asko laguntzen dio. Baina Kontxaz gain, Donostiak bisitatu behar dituzun beste 3 hondartza ezagun ere ditu:
Edari eta jakiez ari garela, ba al zenekien Donostia dela metro karratuko Michelin izar gehien dituen hiria mundu osoan? Eta zer esan bere pintxo ospetsuei buruz! Alde Zaharra taberna eta jatetxeetan zehar ezagutzea esperientzia zoragarria da zentzu guztietan, besteak beste, zuritoak, txikitoak, txangurroz eta gildaz betetako piperrak...
Prestatu zure agenda, ezinbestez egon beharreko hainbat hitzordu dituelako hiriko egutegian, izan ere, Donostia erreferentziazko kultura-helmuga bihurtu da Espainian!
Hasteko, Donostiako Nazioarteko Zinemaldi ospetsua. Sariketa honek lehen mailako artista nazionalak eta nazioartekoak biltzen ditu irailero, hiri osoa gala bat bilakatzen da.
Moda gustuko baduzu, gogoratu maiatzean eta urrian GdM San Sebastian Moda Festival-en desfileek Balenciaga Museoa edo San Telmo museoa eraikin enblematikoak konkistatzen dituztela, besteak beste.
Egia auzoako estiloa guztiz bestelakoa da. "Donostiako Soho" ditzen dioten auzo honek, azken urteotan kultur gune berri ugari hartu ditu eta modan dagoen auzo bihurtu da.
Geltokitik irten bezain laster, bertan aurkituko zara, eta Tabakalerako Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroko erakusketen emango dizuete ongi etorria (igo zabaltzara bista paregabeez gozatzeko!). Bizi asko duen auzoa da, tabernaz, Donostiako gaueko lokal mitikoz eta prezio honeko jatetxez betea dago eta ostiraletan, pintxopote famatuan, ezin giro hobea egoten da.
Renfen Larga Distanciako gure trenen ibilbideak eskaintzen dizkizugu, bidaiak erosoago, azkarrago eta jasangarriago egiteko. Utzi auto ilarak alde batera eta aukeratu Renfe!
Kontsultatu Donostiako aldirikoen linea eta ordutegiak probintzia osorik ezagutzeko.