Andalustar legatua eta askoz gehiago
Oin bat Granadan jartzea, bere usain arabiarraz berehala ohartzea da. Hiri honetan Gizateriaren Ondare diren bitxiak aurkituko dituzu, hala nola Alhambra, hiri osoa zaintzen. Granadako kale-kantoi bakoitzak sekretuak gordetzen ditu, eta sekretu horiek ondare andalustarren aurrean belaunikatuko zaituzte.
Batzuetan Granadan pentsatzea Alhambran bakarrik pentsatzea da, eta bai, zoragarria da. Baina, egia esan, Granadak Alhambra baino askoz gehiago eskaintzen du, eta guk horren berri emango dizugu!
Alhambra, jakina, ezinbestekoa da Granadan (nahiz eta ez bakarra izan). Hitzik gabe geratuko zara bere areto bakoitzak transmititzen duen edertasun, bake eta harmonia mirestean. Alhambra ez da lorategiz, ur-korrontez eta xehetasun geometrikoz betetako eraikina bakarrik, Nazari Erresumako zitadela ere izan zen. Behatu xehetasun bakoitzari eta hartu zure denbora munduko leku magikoenetako batean paseatzeko.
Gal zaitez Albaicín auzoko kalexketan, Granadako auzorik zaharrenean. Paseatu auzoan, Alhambra dotorea kalezuloen bukaeran tarteka agertzen eta desagertzen den bitartean. Bisitatu hiriko begiratokirik ospetsuenetako bat, hiriko ikuspegirik ederrenekin, San Nicolás, esaterako, txundituta geratuko zara!
Albaricíneko ibilaldian Sacromonte bisitatu behar duzu, barrutiaren parte den auzuneetako bat. Kultura arabiarren, ijitoen eta judutarren nahasketa bat aurkituko duzu bertan, esperientzia paregabea biziaraziko dutenak.
Granadako hirigune historikoa galdu ezin diren momentuz beteta dago, adibidez, hiriaren erdigunean dagoen Katedrala. Paseatzen jarraituz gero, beste toki batzuk aurkituko dituzu, hala nola Errege-kapera, Errege-erreginen panteoia, eta pixka bat aurrerago, San Jeronimo monasterio errenazentista zoragarria.
Edertasunez eta dotoreziaz betetako lekuak bisitatzeaz gain, Granada hainbat planez gozatzeko aukera izango duzun hiria da:
Abentura eta mendiko plan bat nahi baduzu, Granadatik 32 km-ra Sierra Nevada dago, Espainian denboraldirik luzeena duen eski-estazioa duena.
Leku bateko gastronomia probatzen ez duen arte hiriarekin harreman zuzena sentitzen ez duen horietakoa bazara, zorteko zaude! Granadako taberna askok tapa bat oparitzen dute kontsumizio likido bakoitzeko. Janari debalde? Granadan posible da!
Leku asko bisitatu dituzu dagoeneko eta atseden hartzeko gogoa duzu? Erantzuna daukagu! Autoz 30 minutu eskasera, Costa Tropical dago, ilunabarrez eta lasaitasunez gozatzeko.
Oraindik ez al zaitugu konbentzitu Granada bisitatzeko? Bada, orain dator onena: bidaiatu Renferen AVE eta Larga Distancia trenekin zure bidea atseginagoa, azkarragoa, erosoagoa eta jasangarriagoa egiteko. Zeren zain zaude? Lortu zure txartelak denborarekin, eskaintza eta prezio onenez gozatzeko! Kontsultatu gure ibilbideak.