Guadix oso leku berezia da. Bisitatzen duen oro konturatuko da ez dagoela haren pareko ezer ez, batez ere bere barrenean oso altxor berezi bat gordetzen duelako: kobazulo-etxe ospetsuak.
Guadixen zer ikusi jakin nahi duzu? Goazen!
Zer ikusi Guadixen:
- Guadixeko katedrala: Andaluziako katedralik originalenetako bat da eta Guadix hiriko monumenturik ezagunena. Katedral honetan Guadixeko Katedralaren Pietatea miretsi ahal izango duzu, Michelangeloren obraren erreplika zehatza.
- Erromatar Antzokia: 2008an aurkitu zuten ustekabean, eta ordutik Guadixen erakargarritasun handia bihurtu da.
- Konstituzio plaza: oso erraza da bertara iristea, Katedraleko plazako kale txiki bat zeharkatu behar da. Hemen, Guadixeko Udala dago eta, gainera, leku egokia da tabernaren batean zerbait hartzeko. Oso plaza jendetsua da, eta hemendik ikusi ahal izango duzu hiriko eguneroko joan-etorriak.
- Alcazaba bisitatu: handik izango dituzu Guadix eta Sierra Nevadako bistarik onenak, hiriaren goialdean baitago. Zalantzarik gabe, Guadixen egin beharreko gauzarik onenetakoa da.
- Kobazuloen auzoa: hiriaren goialdean dago eta 2.000 kobazuloz osatuta dago. Eta badakizu gauza bat? jendea bizi da denetan! Etxe-kobazuloek udan hotza, eta neguan beroa oso ondo gordetzen dute, eta, horregatik, bertako jendeak asko estimatzen ditu. Eraikitzen hasi zirenean, integratu gabeko gutxiengoen babesleku izan ziren, baina gaur egun mota guztietako pertsonak bizi dira. Gainera, barrutik nolakoak diren jakin nahi baduzu, interpretazio zentroa bisita dezakezu, etxe berezi hauetan bizitza nolakoa den erakusten duelako kobazulo-museo honek.
- Villalegreko Markesen Jauregia: arabiar eraikuntzen gainean eraiki zen errenazentista estiloko jauregi bat da. Jauregi honetan ekitaldiak, kontzertuak eta erakusketak antolatzen dira, baina gaur egun Guadixeko Udalaren gazte-arloaren egoitza da.
- Santiago eliza: Monumentu Nazional izendatu zuten eta Guadixen ikusi daitekeen eliza ederrenetakoa da. Meskita baten gainean eraikita dago eta fatxada nagusia da gehien nabarmentzen den elementuetako bat da.
- Guadixeko tren geltokia: Nolakoa izan behar du tren-geltokiak, hura bisitatzea gomendatzeko? Txundigarria! Oso ondo zainduta dago, baina ukitu zahar bat dauka eta iraganera itzultzea bezala izango da. Gainera, erdigunetik oso gertu dago, eta, beraz, Guadixera trenez etortzen bazara, hirira erraz asko iritsiko zara.
Aipatzekoa da Hollywoodeko zenbait filmetarako agertokia izan dela Guadix, izan ere, 1965ean '"Per qualche dollaro in più" (La muerte tenía un precio) filmaren sekuentzia bat bertan filmatu zenetik, sarri erabili izan da filmetako eszentoki gisa. Guadixen sekuentzia bat grabatzeko ohorea izan zuten film aipagarrienetako bat "Indiana Jones eta azken gurutzada" da. Harrison Ford Guadixen egon bada, zuk ere bisitatu behar duzu!
Nola iritsi Guadixera Renferekin
Ziur gaude Guadixera etortzeko gogoz zaudela honezkero, nahitaez bisitatu behar duzun hiri xarmagarri eta berezi hau Sartu gure webgunean eta aurkitu Guadixera eroso, azkar eta modu jasangarrian bidaiatzeko eskaintzarik onenak.
Renfek zure abenturetan lagunduko dizu, baina, eta zuk? Bisitatzeko gogorik bai? Goazen!