Iparraldera, Santiago de Compostelara bidean, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen hiria. Monumetuz betetako hiri abegitsu honek besoak zabalik hartuko zaitu.
Donejakue Bidearen hiria inoiz ez bezala ezagutzea proposatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen Santiago de Compostelan ikusi dezakezun dena jakin nahi baduzu, eta prestatu bidaia ahaztezin bat izateko!
Unibertsita-tradizioa, naturarekiko grina, erromesaldia eta ondare historiko ikaragarria batzen dira bisitari nahiz biztanleak liluratzen dituen hiri honetan.
Hiri hau ezagutzen hasteko, UNESCOk 1985ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen hirigune historikoari erreparatuko diogu. Santiagon ezinbestez ikusi beharreko lekuak aurkitzen lagunduko?
Ziurrenik hiriko ikurrik adierazgarriena da, eta ez da harritzekoa! Plaza honek Santiagoko monumentu gehienak batzen ditu, esaterako:
Hain zuzen, katedralaren barruan katedraleko Museoa aurkituko duzu, eta bertan, tenplu honi eta bere historiari lotutako artelanak, margolanak edo tapizak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu.
Obrador plazatik aurrera Santiagoko erdigune historikoa aurkituko dugu, kale eta kalexkaz josia dago, eta hiriaren alde zaharrenarena eta historikoenaren xarma guztiak ezagutzeko, kalerik kale ibiltzea gomendatzen dizugu. Gozatu ezazu bertako gaztronomiaz Rúa do Franco kalean edo Rúa do Vilar kalean zehar pasieran zabiltzala.
Entrerrúas eta Oliveira kale mitikoak ere zeharka itzazu, Santiagoko kalerik estuenak dira. Bidexka estu hauen alderik estuenetik ia ezinezkoa da bi pertsona batera pasatzea. Ezagutzego gogorik bai?
Oso gutxik ezagutzen dituzte Santiagoko birika berde honen bitxikeriak. Zeharkatu erdiko pasealekua ilargi erdi itxurako harrizko eserleku bat aurkitu arte.
«Zurrumurruen» bankuaren akustikak txundituta utziko zaitu: Harriak jotzen duen guztiaren soinurik txikiena ere zurrumurru bat bezala entzungo duzu. Bere forma konkaboa eta material gogorrari esker lortzen da efektu hori. Eseri zaitez izkina batean eta entzun ezazu beste aldean dagoen oinezko edo txori baten zarata. Ez da magia, baina antza du!
Zure ibilaldian «Las Marías»-ekin topo egingo duzu, seguruenik. Gerra Zibilean zehar etxean giltzapetuta egon ondoren, gerraostean, garairako ezhoiko makilaje eta soinekoekin hirian zehar elkarrekin pasiatzera irten ziren bi ahizpa ahaztezin omentzen dituzte estatuek. Gaur egun, erreboltaren sinbolotzat hartzen dira. Agurtu itzazu!
Inoiz Bide Frantsesa egin baduzu, Santiago hiria, eta jakina, katedrala, lehen aldiz mendi honen tontorretik ikusten dela jakingo duzu. Baina askoren erromesaldian funtsezko gunea izateaz gain, eremu natural bat ere bada, non ikuspegi pribilegiatuez gozatzeko eta naturaz eta lasaitasunez gozatzeko aukera izango duzun.
Zentzu horretan, Abastos merkatua da Galizia eta Santiagoko berezko gastronomia aparta ezagutzeko toki egokiena. Merkatuaren inguruko tabernetan, tokiko sukaldaritza dastatu dezakezu, esaterako, Rúas das Ameas edo Santo Agostiño plazan.
Abiadura handia Galiziara iritsi da! Renferi esker, orain, tren gehiago, konexio hobeak eta bidaia azkarragoak dituzu Santiago de Compostela eta haren pareko Galiziako bitxiez gozatzeko.
Madril eta Galiziaren artean trenez bidaiatzea inoiz baino errezagoa da orain. Igo trenera eta guk eramango zaitugu! Kontsultatu gure ibilbideak.
Bestelako turismo mota baten bila ari zara? Ezagutu ezazu Galizia gure tren turistikoetako batean! Bestelako turismo mota bat egin nahi dutenentzat aukera ezin hobea dira, galiziako esperientzian guztiz murgiltzeko. Ezagutu itzazu!