Zer ikusi Tuteran (Nafarroa): ezinbestekoak

 

Nafarroa hegoaldean, Erriberako baratzeko berdetasun ikusgarriaren ondoan, monumentuz betetako hiri bat dugu, jatordu onaz eta antzinako tradizioez eta arte garaikiderik onenaz gozatzeko aukera izango duzu bertan. Denetarik eta denentzat. Hurrengo geltokia: Tutera

Tutera historikoa

Tuterara egingo dugun bisitari ekingo diogu, hiri honetan ikusi beharreko monumentu nagusiak errepasatuko ditugu, Nafarroako bigarren hiri garrantzitsuena da eta esploratu beharreko altxor bat.

  • Foruen Plaza: Hiriko eta alde zaharreko plaza nagusia da, eta bisitatu beharreko ezinbestekoetako bat da. Gertu daude informazio eta turismo bulegoa, Erlojuaren Etxea eta XVI. mendean eraiki zen Santa Maria Parrokia daude.
  • Santa Maria katedrala: Askorentzat hiriko eraikinik ospetsuena da. Erromanikotik barrokora doazen estilo arkitektoniko ezberdinen zatiak ditu tenplu honek. XIII. mendeko hiru ateak dira Tuterako Katedralaren ezaugarri nabarmenena.
  • Monreal Dorrea: IX. mendeko eraikin hau zaintza-dorrea izan zen hiriaren garai musulmanean. Gaur egun, Nafarroako lehen kamera iluna eta hiri honetan bizi izan diren kulturen interpretazio zentroa daude dorrean.
  • Almirantearen etxea: XVI. mendeko estilo errenazentistagatik ezaguna da jauregi-eraikin hau. Udaletxearen atzealdearen ondoan dago.
  • Tuterako judutegia: Tuterako historiak bertako iragan juduarekin lotura handia du, eta auzo nagusietako bat da.

Gastronomiaren baliokidea

Hiri honen izena, dudarik gabe, bere baratzeari lotuta dago eta han landatzen diren barazkien ospea ongi merezia da. Hain dira garrantzitsuak barazkiak, non hainbat ekitaldi antolatzen diren haien omenez.

Udaberrian, Barazkien festan, erriberako gastronomia omentzen dute, hamaika jarduerekin: sukaldaritza tailerrak eta dastatzeak, bai eta erakusketak eta bisita kulturalak ere. Eta hotza iristen denean, hiriko jatetxeek eskaintzen dituzten menuetan La Mejanako baratzeetako neguko barazkiak dastatzeko aukera ezin hobea da Inverdura.

Hala ere, ezin dugu Tuterako gastronomiaz hitz egin bere tomate itsusia aipatu gabe. Kasu honetan, edertasuna barruan dagoela dioen horrek balio du, akatsez betetako tomate horrek zapore nahastezina baitu, bizitzan behin gutxienez frogatu behar dena.

Jaiak eta tradizioak

Produktu onetan bezain aberatsa da Tutera tradizio gogoangarrietan ere. Aingeruaren jaitsierak bibliako iragarpenaren irudikapena ikusi nahi duten bisitari asko erakartzen ditu urtero; aingeruz jantzitako haur bat izaten da protagonista eta airetik zintzilik, Plaza Berria zeharkatzen du Ama Birjinara iritsi arte.

Zipoterosen desfilea ere oso ezaguna da, Tuterako inauterietako pertsonaia nagusia delako. Bi ekitaldiak aitzakia ezin hobea dira hirira hurbiltzeko eta egun ahaztezin bat igarotzeko.

Tuterako jai handia, ordea, bere patroiarena da. Uztailaren 24an ospatzen da, eta "Tudelanos! Gora Santa Ana eta gora Tudela!", ohiua entzun ondoren, hiria pozezko beteriko ohiuz betetzen da eta festa hasten da. Zezen-azoka, Gigantada, Revoltosaren dantza eta prozesio handia dira parekorik gabeko jai hauen ekitaldi nagusiak.

Tuterarrek tradizioa eta abangoardia beste inork ez bezala konbinatzen jakin dute. Izan ere, aipatu genituen herri-ekitaldiak hiri-arte garaikidearen erakusle garrantzitsu batekin bizi dira: artista handien horma-irudi ikusgarriak aurkituko ditugu hirian zehar ibiltzean, benetan esperientzia ederra da. Eta irailerao Avant Garde jaialdian hiri-muralismoaren bilduma handitu egiten da, horrela alor horren erreferente bihurtuz Tutera.

Tuteratik haratago

Esploratzeko moduko probintzia da Nafarroa, eta Tutera da bere txokorik onenak ezagutzeko abiapunturik onena. Hona hemen gomendio batzuk:

  • Errege Bardea: Parke erdi-desertikoa da eta aho zabalik utziko zaitu, bertan mendi-ibiliak egin ahal izango dituzu. Natura maite dutenentzat toki aparta da.
  • Erriberri: Nafarroako eta Espainia osoko herri ederrenetako eta jatorretakotzat hartzen da Erriberri; Erdi Aroko herria da, eta bertako Errege Jauregia bisitatzea nahitaezkoa da. Iraganerako bidaia honek liluratuko zaitu!

Nola iritsi Tuterara trenez?

Tutera bisitatzeko gogoz? Igo gure trenetara eta gozatu Nafarroako bitxi honetaz.

Ikusi gure ibilbide guztiak eta bidaiatu eroso, azkar eta modu jasangarrian.