Gozatu lilura eta zirraraz
Sevillak kolore berezirik al du? Horixe baietz. Santa Cruz auzoko, kale estuak, laranja koloreko ilunabarrak,Espainiako plazako paseoak dira, besteak beste, Sevillaz liluratzeaz gain, behin eta berriz itzultzeko gogoa emango dizuten arrazoiak.
Oraindik ez bazaitugu konbentzitu Sevillara joateko bertako leku eder eta dotoreengatik, itxaron hirian zer egin dezakezun jakin arte
!
Andaluziako hiriburuan izan ohi den eguraldi onari esker, urteko ia edozein egunetan egin ditzakezu orain eskainiko dizkizugun planak.
Salvador Plazan zerbait hartzea ezinbestekoa da sevillar batentzat. Plaza honetan hainbat taberna daude eta eguzkiaz gozatzen ari den jendez beteta egon ohi dira. Maria Luisa parkea Espainia plazaren alboan dago eta Sevillako hirian bakea arnasteko toki aproposa da. Feria kaleko, osteguneroko azoka bisitatu dezakezu, XIII. mendean jatorria duena eta denetarik daukana. Goizean, Hércules zumardia, toki paregabea da txikienentzako, bere zabalera eta parkeengatik, eta Sevillako gauak ezagutzeko, toki ezin hobea bilakatzen da gauez.q
Sevilla ikusteko gomendioa beti hau izango da: Ibili bertako kaleetatik! Sevillako toki garrantzitsu askotara oinez joan daiteke, eta beraz, magiaz betetako kaleetan zehar paseatzeko aprobetxatu dezakezu. Gainera, aitzakia ezin hobea da atseden hartu eta hiriaren ikuspegi ederrez gozatzeko, zerbait hartu bitartean.
Ziur gaude Sevilla bisitatzeko asmoa duzula, baina are ziurrago... Berriz itzuli nahiko duzula!
Bidaiatu eroso Sevillara Renferi esker, ez itxaron gehiago ametsetako hiri hau bisitatzeko!
Ezagutu Sevillarako gure trenezko ibilbideetako batzuk:
Ezagutu gehiago Sevilla Santa Justa eta Espainiako beste tren geltoki batzuei buruz: