Málagara zirt edo zart joan behar zara. Dela bertako eguraldi onagatik, eguzkiagatik, itsasoagatik edo jendeagatik; baina Malaga bisitatzea ezinbestekoa da!
Normalean, eguraldi ona egiten du hirian, eta, hondartzaz gain, Malagako hiriak asko du eskaintzeko; horregatik, urteko edozein garaitan bisitatu dezakezu. Jakin nahi duzu zer?
Zer ikusi Málagan
- Pablo Picasso Museoan, Malagako artistaren obra asko aurki ditzakezu, eta, gainera, Andaluzian museo ospetsu eta bisitatuenetakoa da.
- ''La Manquita', izenez ezagutzen dute Malagako Katedrala, eta nahitaez bisitatu behar duzun beste toki bat da.
- Atarazanaseko Merkatu Zentralean Malagatarra bazina bezala sentituko zara, bertako jarduera eta giroarengatik. Gainera, Malagako gastronomiaz gozatzeko leku oso ezaguna da.
- Artea gustuko baduzu, nahitaez joan behar zara Pompidou Zentrora, Frantziako Georges Pompidou Arte eta Kultura Zentro Nazionalaren egoitza da, eta bi urte inguruko erakusketa erdi-iraunkorrak eskaintzen dituzte bertan.
- Gibralfaro gaztelua XIV. mendekoa da eta urte askotan zehar, penintsula osoan, menderatzen zailena zen gotorlekua izan zen. Gainera, Malagako hiriaren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko leku ezin hobea da. Ezin duzu galdu!
Zer egin Málagan
Benetan uste duzu hori dela Malagak eskaintzen dizun bakarra? Bisitatzeko hamaika tokiz gain, Malagak edonoren zaletasunak asetzeko planak eskaintzen ditu. Horietako batzuk kontatuko dizkizugu:
- Málagak hondartza zoragarriak ditu, bi ezagunenetariko dira Malagueta eta Miserikordia. Hondartza, itsasoko usaina eta olatuak entzutea gustuko baduzu, Málagako hondartzetako batera joatea ezinbestekoa duzu. Gainera, Malagako gastronomia tipikoaz gozatzeko tokirik onena hondartzako txiringitoak dira, eta bertan sardina-espeto zoragarriak dastatu ahal izango dituzu. Ezin zara Malagatik joan halako bat dastatu gabe!
- Nola ez, Larios kalean buelta bat eman behar duzu, Malagako bihotzean. Gune hori tabernaz, dendez beteta dago, eta sekula giroa egon ohi da! Larios kaleko kalexketan zehar ibiltzea gozamen hutsa da.
- Hiritik irten eta naturan murgildu nahi baduzu, ez kezkatu! Málagak, mendi-buelta eta ikuspegi ederrez gozatzeko bazter naturalak ere eskaintzen ditu. Erregearen bidea 7 km-ko ibilbidea da. Harkaitz altuei itsatsitako pasabideak ditu altuera handian zintzilik, eta ehunka mendi-ibiltari igarotzen dira haietatik. Málagako probintzian dago eta Malaga Maria Zambrano - El Chorro ibilbidea egiten duen gure trenarekin hel zaitezke.
Nola iritsi Málagara trenez
Renfen gauzak erraztu nahi dizkizugu, horregatik AVE, Avlo eta Larga Distanciako tren ugari ditugu Málagara joateko, gurekin ahalik eta modu eroso, azkar eta jasangarrienean bidaiatzeko.
Ezagutu Málagarako ibilbide batzuk: