Zer iruditzen zaizu ia 20 kilometro hondartza dituen opor-leku bat? Ondo, ezta? Eta bertako historia eta tradizioa punta-puntako joerekin uztartzen dela kontatzen badizugu... Ezin gehiago eskatu!
Bada, hau guztia eta gehiago da Valentzia. Espainiako hirugarren hiririk handiena da eta eguzki eta hondartza bila datozen turisten helmuga gogokoenetako bat...Valentziako hondartzak ezagutzeko prest?
Valentziako hondartzarik ospetsuena da eta jende gehien jasotzen duena. Zergatik? Hasteko, hondartza hau hirian bertan dagoelako eta askotariko jarduera eta zerbitzuak eskaintzen ditu bainularientzat. Gainera, harea fina eta urre-kolorekoa du eta ia bi kilometroko luzera, beraz, oso erraz ulertu dezakegu zergatik den bertako nahiz kanpokoen hondartza gogokoenetako bat.
Malvarrosaren jarraipena da eta 200 metroko zabalera du. Valentziako bizilagunek Las Arenas izenez ezagutzen dute bainuetxe zaharra dela eta, zeina orain luxuzko hotel bat den. Hondartza ezin hobea da ondo jatea eta edatea gustuko dutenentzat, taberna, jatetxe eta aisialdirako lokal ugari ditu eta.
Valentzian paraje natural nagusirik bada, Albuferako Parke Nazionala da. Paradisu ezin hobea da deskonektatu eta inguruneaz gozatzeko. Hemen aurkituko duzu inguruko turisten hondartza gogokoenetako bat. El Saler.
Harea zuri, leun eta finari, ur gardenei eta duna naturalez inguratutako inguru bikainari esker, bakea sentituko duzu hondartza honetan sartu orduko. El Salerrek eskaintzen dizu hondartza batean behar duzun guztia: atsedena, ingurune natural paregabea eta adin guztientzako bainuak... Nor esango lioke ezetz?
Valentziako hondartzak bisitatzeko asmoa baduzu, bidaia prestatzea besterik ez da geratzen, eta Renfen asko erraztuko dizugu zeregin hori.
Horregatik, ondorengo ibilbideak proposatzen dizkizugu, ahalik eta modu eroso, azkar eta jasangarrienean iritsi zaitezen zure helmugara.