Kulturen bidegurutzea eta historia oparoa.
"Caesaraugusta", enperadore erromatar baten omenez izendatua, egun Zaragoza izenarekin ezagutzen dugu. Ebro ibaia lekuko duela, hiri honek liluratu egiten zaitu bere bi mila urte baino gehiagoko historiarekin.
Izenaz gain, konfigurazio urbanistikoa ere erromatarrengandik jaso du. Alde zaharrean barrena, Inperio honen distira nabarituko duzu. Bere antzokiaren, portuaren, termen, foruaren eta egun batean inguratu zuten harresien aztarnak uzten dituen ondare monumentala.
Cierzo haizeak eta Ebro emaritsuaren hotsak eraman zaitzaten uzten baduzu, Pilarko Ama Birjinaren Basilika zoragarria ikusi ahalko duzu. Basilika Ama Birjinaren eta hiriko zaindariaren omenez egin zen, eta Aragoiko jendeak "La Pilarica" deitzen dio maitasunez. Murgildu zaitez Goyak egindako freskoen xehetasunetan, edo mirets ezazu bere isla ibaiko uretan Puente de Piedra zubitik.
Basilikaren izen bera duen plazan istorio bitxiak aurkituko dituzu, hala nola, atzealdean Lonja eta atrezzo gisa kartoizko zalditxo bat erabiliz haurrak erretratatzen zituen argazkilari batena. Artista jada ez dagoen arren, argazki bat atera dezakezu oraindik ere bere omenez jarri zen brontzezko zalditxoan. Eraikinean sartzean, gora begiratu eta miretsi bere gurutze-ganga dotoreak.
Oso gertu mendeetan zehar ibaiaren ertzean bizi izan zen kultura islamiarraren harribitxiak aurkituko dituzu. San Salvador katedralak, Deanaren Etxeak eta Arkuak, estilo mudejarraren edertasun exotikoa dute, Torreón de la Zuda-k edo Aljaferia Jauregia-k bezala. Azken hau Kordobako meskita edo Granadako Alhambra bezain ederra da.
Hiri honetan, nola ez, primeran jaten da. Zaragoza pintxoen bidez dastatzen da; izan ere, pintxo lehiaketa egiten da udazkenean, tenperaturak leunagoak direnean gusturago jan ahal izateko.
Mokadutxo hauek artisau-garagardo on batekin dastatzeko taberna gehienak El Tuboko kalexketan daude, hiriko jairik garrantzitsuenak, Pilarko jaiak hain zuzen, ospatzeko lekuetako bat. Ez galdu hasierako pregoia, Rap erritmora kalean egiten diren kontzertuak -zerbaitengatik da Zaragoza Espainiako Hip Hop musikaren sorlekua- eta, nola ez, Ebro ibaian egiten diren su artifizialak.
Zaragoza bisitatzeak historia bizirik dagoela egiaztatzea esan nahi du, zeharkatzen duen ibaia eta jendea bezain bizirik.