BIDAIA ERREGULARRAK (6 EGUN / 5 GAU)

  • Ostatua Suite Gran Clase-n trenean (120 cm x 185 cm-ko ohea)
  • Ongietorri kopa eta aperitiboa.
  • Pack – Oparia (komuneko produktuekin eta zapatilekin).
  • Ur minerala, kosturik gabe.
  • Gosari guztiak.
  • Afari eta bazkari guztiak, gastronomiarik apartenekoak, trenean bertan edo lehen kategoriako jatetxetan (ardoa, ura, freskagarriak eta kafea barne)
  • Jarduerak trenean bertan: musika eta zuzeneko emanaldiak, festak pub bagoian, dantza eta askoz gehiago.
  • Museo, monumentu eta ikuskizunetarako sarrerak.
  • Txangoak eta programatutako bisitak.
  • Bidaia amaierako gala-festa.

Luxuzko autobusa ere badu, ibilbide osoan trenarekin batera, bisita eta txango batzuetan joan-etorriak errazteko. Egunero, merkatuko egunkari eta aldizkari nagusiak izango ditu eskura, nazionalak zein nazioartekoak Gure gidari eleanitza lankide bereiztezin bihurtuko da bidaia osoan zehar, gainerako taldekideekin batera (espedizio-burua, gida, zerbitzariak, sukaldariak eta teknikariak).

Gauetan lasai atseden har dezakezu. Trena goizeko lehen ordura arte egongo da aparkatuta, atsedena errazteko. Gainera, geltokiak zabalik egongo dira eta segurtasun zerbitzua izango dute.

Zure bidaiaz gozatzea nahi dugu, hura hasi baino lehen. Horregatik, kortesia gisa, doan eskaintzen dizugu Renfeko tren erregularretan hurbiltzeak, bata ibilbide turistikoaren hasiera-punturaino eta bestea itzulerako bat bidaia turistikoaren azken puntutik.

Gainera, geltokietako Sala Club gelak erabili ahal izango dituzu, bai joaneko bidaian, bai itzulerakoan.

Honako hauek dira bezeroaren kontura trenean eskuragarri dauden beste zerbitzu batzuk: garbitegi- eta bar-zerbitzua.
 

MINI BIDAIAK (4 EGUN / 3 GAU)

  • Ostatua trenean Suite Gran Clase-n.
  • Suite guztiek bainugela oso pribatua dute.
  • Treneko areto guztiak etengabe irekita daude bezeroaren esanetara eguneko 24 orduetan.
  • 3 gosari.
  • 3 afari eta 4 bazkari trenean edo lehen mailako jatetxeetan (edariak, ardoak eta kafea barne).
  • Nezeserra komuneko gaiekin eta zapatilekin.
  • Ur minerala.
  • Treneko jarduerak; adibidez, zuzeneko musika eta emanaldiak, festak pub-bagoian, dantza eta abar.
  • Museo, monumentu eta ikuskizunetarako sarrerak.
  • Txangoak eta programatutako bisitak eta bisita gidatuak.
  • Luxuzko autobusa, trenarekin batera doana ibilbide osoan.
  • Tasak eta zerbitzuak.
  • Eguneroko prentsa eta aldizkariak.
  • Segurtasun zerbitzua.
  • Gida-laguntzaile eleanitza ibilbide osoan.
  • Giza talde bikaina zure zerbitzura.