Hiri monumentala eta bide guztien elkargunea
Egoera geografikoak eta hiriburutzak izaera kosmopolita ematen diote Madrili. Eszenatoki kultural eta sozialaren erdigunea da; izan ere, bere historia osatzen duten izaera eta jakinduria guztietako hainbat pertsona elkartu dira hiri honetan.
Hiribildua bisitatzeko abiapuntu ona da Puerta del Sol zero kilometroa. Plaza honetan hainbat objektu adierazgarri aurki ditzakegu; besteak beste, Errege Postetxearen erlojua, zeinak urte bakoitzaren hasierari bidea ematen dion, edo Hartza eta gurbitza izeneko estatua.
Halaber, inguruan aurkituko dituzu hainbat toki ospetsu, hala nola Cibeles iturria, Alcaláko atea, Plaza nagusia eta Espainiako enparantza, Callao, Almudena katedrala edo Sortaldeko plaza, zeinak Antzokia eta Erregeen jauregia dituen.
Madrileko kaleetatik ibiltzea da ahoa bete hortz gelditzea. Gran Vía kalea adibide ezin hobea da; bere zinemak, antzokiak eta dendak ikusi ondoren, goratu begiak eta teilatuetatik behatzen zaituzten jainko erromatar eta greziarren eskulturak ikusiko dituzu.
Adi non zapaltzen duzun: Letren auzotik joaten bazara, Espainiako Urrezko aroko auzo horretan bizi ziren idazle bikainen aipuak irakur ditzakezu, esate baterako, Cervantes edo Lope de Vega.
Madrilen urteko edozein unetan aurki dezakezu nahi duzuna. Murgil zaitez kulturan nazioarteko eta ospe handiko museoei esker , besteak beste, Prado edo Reina Sofía. Natura izango duzu eskueran parke eta lorategi dotoreei esker; besteak beste, Retiro eta Casa de Campo bisitatu ditzakezu eta, jakina, egun osoan zehar aurkituko dituzu aisialdirako ekimenak inoiz lo egiten ez duen hirian.
Madrildar peto-petoek egiten duten modura, joan Lavapiés eta La Latina auzoetara eta dastatu Madrilgo lapiko edo txipiroi ogitarteko bat.
Aurkikuntza paregabe batekin harrotu nahi baduzu, atera argazki bat eta dastatu erreki bat ardoarekin Casa Botín-en, zeina munduko jatetxe zaharrena den Guiness World Records-en arabera.
Ala eta guztiz ere, Madrilgo eta Espainia osoko gourmet pintxoak dastatu nahi badituzu, sartu San Miguel merkatuan, burdinazko egitura modernista zoragarria.