Zer ikusi Gironan: nahitaez bisitatu beharrezko tokiak

 

Ezagutzen al duzu Girona? Ter, Güell, Galligants eta Oñar ibaiek zeharkatzen duten "Lau Ibaien Hiria" izenekoa, berebiziko tokia da eta denetarik dauka, edonor liluratzen du. Historiaz betetako hiria da, eta bertan bizi izan diren herrien desberdin guztien ondare monumentalaren zati handi bat gordetzen du oraindik.

Bitxi hau bisitatzeko gogoz? Jarraitu irakurtzen Gironan zer ikusi jakiteko!

Nahitaez ikustekoak

Bistatu ezazu alde zaharra, Europako berezienetakoa da, hiru kultura uztartzen bait dira: Erdi Aroan elkarrekin bizi izan ziren kultura kristaua, judua eta musulmana. Sant Domènec komentua, auzo judua eta bere labirintoa diruditen kaleak, edo Arabiar Bainuak, horren erakusle dira. Beste garai batera bidaiatuko duzu!

Hiria ezagutzen hasteko, Gironako irudirik ederrenetako batetik hastea gomendatzen dizugu: Onyar-eko etxeak. Etxe horiek
hiria zeharkatzen duen ibaiaren (Onyar) gainean zintzilik daude eta, horien atzean, Katedrala eta Sant Feliu daude.

Eta ezin zara Gironako Katedrala ikusi gabe joan. Altxor arkitektoniko bat da, jatorri erromanikoa izan arren, hainbat estilo batzen ditu. Kokapen ezin hobea du eta Europako Erdi Aroko arkitekturako nabe gotiko zabalena daukala da azpimarratzekoa. Katedraleko eskailera ospetsua Game of Thrones telesailaren eszenatoki izan zen, baina benetako jarraitzailea bazara, telesailean agertu ziren hiriko beste hainbat txoko ere ezagutuko dituzu. Katedralaren barruan, Kataluniako erromaniko garaiko ehunezko altxorretako bat gordetzen dute, Sorkuntzaren Tapiza, XI.mendekoa. Garai hartako ehun bakarrenetakoa da.

Bisitatu behar duzun beste tokietako bat Callauzoa da, hobekien mantendutako Europako auzo judua. Harrizko kale estuetan zehar galtzea, eta bertako tabernaren batean plater tipiko batzuk dastatzea plan ezin hobea da. Horrez gain, katedraletik gertu dauden bainu arabiarrak, harresia edo Sant Domènec-eko Pujada bisitatzea gomendatzen dizugu.

Ba al zenekien Gironak Kataluniako Florentzia den ospea duela, baina, egia esan, ez du alderatzerik behar. Onyar ibaia Gironako erdigune historikotik igarotzen den tokian, etxe koloretsu mordo bat ikusiko ditugu. Ibai ondoan ikusi daitezkeen kolore horiak, okreak, gorriak eta laranjak ikusgarriak dira, beraz, prestatu zure kamera!

Atera argazkirik onena, ibaia zeharkatzen duten zubietako batetik. Zubi horietako bat Peixateries Velles zubia da, Gustave Eiffel arkitekto ospetsua diseinatua.

Gastronomia eta Girona, biak "G"-z idazten dira.

Gironaren kokalekua ezin hobea da, Pirinio-mendikatearen eta Kosta arrokatsuaren (Costa Brava) artean dago-eta. Horri esker, mota guzietako txangoak egin daitezke hiritik hasita, eta bertako sukaldaritza nazioarteko erreferente ere bihurtu da. Betidanik, Gironako gastronomiak itsasoko eta lurreko produktuak nahastu ditu. Autore-sukaldaritza gero eta handiagoa bada ere, ez ditu inoiz bere sustrai tradizionalenak ahaztu, beraz, denon gustua egingo du. Ezin zara joan xuixoa dastatu gabe, kremazko eta azukre-masa frijituz egindako pastel gozoa. Gozozaleentzat paregabea!

Nola iritsi Gironara trenez?

Gironara trenez iristea oso erraza da! Bere kokapen pribilegiatuari esker, Girona Bartzelona eta ingurutik oso gertu dago,Rodalies trenei esker.

Eta Bartzelona bisitatzeko asmoa baduzu, Renfetik erraz jartzen dizugu gure trenekin: