ETS eta Adifek Astigarraga eta Irun artean abiadura handiarekin erlazionatutako lanak eta hirugarren bidea ezartzeko egingo dituzten lanak direla eta, martxoaren 7 eta 8an eta martxoaren 14 eta 15ean, trenbide zerbitzua eten egingo da Andoain eta Irungo geltokien artean. Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko helburuarekin, Renfek errepide bidezko garraio plan bat martxan jarriko du aldiriko tren eta distantzia ertain zein luzeko tren guztietarako:

  • Aldiriko trenak:

• Martxoak 7-8 eta 14-15

Autobusak jarriko dira Andoain eta Irun artean, bi noranzkoetan eta geldialdi hauekin: Andoain, Urnieta, Hernani, Donostia/San Sebastián, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
Loiolako geltokia itxita egongo da 6 astez gehienez, martxoaren 7tik aurrera. Aldiriko trenen zerbitzua Martutenetik eskaintzen jarraituko da, eta geltoki horrek lotura dauka Donostiako Udalaren hiri garraioen bitartez.

  • Distantzia ertaineko trenak:

• Martxoak 7-8 eta 14-15

Autobusak jarriko dira Andoain eta Irun artean, bi noranzkoetan eta geldialdi hauekin: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia/San Sebastián eta Andoain.

  • Distantzia luzeko trenak:

• Martxoak 7-8 eta 14-15

Madril-Irun loturan, errepidez egingo da Tolosa eta Irun arteko zatia. Martxoaren 6an eta 13an, Madriletik Donostiara doazen eguneko azken trenek errepidez egingo dute Donostia eta Irun arteko zatia. Martxoaren 9an eta 16an, astelehenak, lehenengo zerbitzuek errepidez egingo dute Donostia eta Tolosa arteko zatia.

Bartzelona-Donostia loturan, errepidez egingo da Iruñea eta Donostia arteko zatia bi asteburuetan, eta baita martxoaren 6ko eta 13ko (ostiralak) azkeneko zerbitzuan. Martxoaren 9ko eta 16ko lehenengo trenek ere errepidez egingo dute zati hori bera.

Garraio Plan Alternatiboari esker, 300 autobus zirkulaziotik gora programatuko dira asteburu bakoitzean, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko martxoaren 7an, 8an, 14an eta 15ean gertatuko diren trenbide zerbitzuaren etenaldietan zehar.

Zenbait trenek ordutegiak apur bat doitu behar izatea gerta liteke errepidezko garraioetara egokitzeko. Ordutegiak Renfe.com webgunean kontsultatu ahalko dira.