Coruñaz hitz egiten badugu itsasoa aipatu behar dugu derrigorrez. Minutu pare bat besterik ez duzu beharko zentrotik hondartzara joateko, itsas pasealeku zirraragarritik ibil zaitezke edo Herkulesen dorrea bisita dezakezu, azpian Atlantiko txundigarria ikusiz.

Bakarrik, bikotekidearekin, familiarekin edo lagunekin: A Coruñan zer ikusi esango dizugu eta bitxi honek liluratu egingo zaitu. Beti itzuli nahiko duzu!

A Coruñan ezinbestez ikusi beharrekoak
  • María Pita plaza: hiriaren ikurra da. Bertan, Udal Jauregia (udaletxearen egoitza) eta María Pitaren omenezko monumentua daude. Gainera, hiriko topagunerik ezagunenetako bat da eta terrazaz eta tabernez beteta, Galiziako gastronomia aberatsaz gozatzeko.
  • Itsas pasealekua: Europako itsas pasealekurik luzeena da, 13 kilometro baino gehiago ditu, San Anton gaztelutik Portiñoraino, eta hiria bisitatzean, jarduera aukerarik onenetakoa. Ibilaldi atsegina da eta hiria guztia inguratuko duzu, besteak beste, kirol portua, San Amaro hondartza, Hercules Dorrea, Riazor hondartza, Orzan eta Matadero hondartza ezagutuko dituzu bidean.
  • Hercules dorrea: UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, eta ez da harritzekoa! Funtzionamenduan dagoen munduko itsasargi erromatar bakarra eta zaharrena da. Benetan ikusgarria. Merezi du dorre honetaz eta bere muinotik ikusten diren Atlantikoko ikuspegiez gozatzera hurbiltzea.
  • Menhirrak: Hercules Dorrearen inguruan, menhirekin egindako parke eskultoriko handi bat sortu zuen Manolo Pazek. Eskultura hauek leihoak diruditen zuloak dituzte eta bertatik Herkules Dorrearen irudi ederrak ikusi daitezke.
  • Antzinako hiria: A Coruñako hirigune historikoa da. Bere giroaz eta dendez gozatu bitartean, bertako kaleetan zehar galtzea gomendatzen dizugu. Eta nola ez! Aprobetxatu eta gozatu tapeo on bat Franja, Galera edo Estrella kaleetan zehar.
  • A Coruñako hondartzak: Ba al zenekien A Coruñako probintziak 1.000 kilometroko kostaldea duela? Ez duzu aspertzeko astirik izango! Gainera, olatu handiei esker, bere hondartza batzuk ezin hobeak dira surfa maite dutenentzat. A Coruñako hondartzarik onenak ezagutu nahi dituzu? Dena kontatuko dizugu!

Primerako gastronomia

Galizia, eta bereziki A Coruña, bere gastronomia gozo eta aberatsagatik nabarmentzen da, batez ere, itsaskiaren freskotasunagatik. Galiziako gastronomian txahal-haragia nabarmentzen da, eta Babestutako Geografia Adierazgarria du.

A Coruñako plater tipikoetako batzuk, alde egin aurretik ezinbestean probatu behar dituzunak, honako hauek dira: olagarroa galiziar erara edo a feira erara, Galiziako enpanada, lakoia greloekin edo Padrongo piperrak.

Espainiako iparraldeko ingurune baketsu hau ezagutzeko gogoz? Nola ez! A Coruña benetako plazera da zentzumenentzat. Harri batean prestatutako haragiaren usaina, harriztatutako kaleetan entzuten diren kanpaiak, Atlantikoko haizea aurpegian, arrainen zapore ahaztezina edo San Pedro mendiaren bistak.

Horregatik, Renfen erraz jartzen dizugu ahalik eta modu azkar, eroso eta jasangarrienean bidaiatzeko. Ezagutu A Coruña jatorria eta helmuga duten gure AVE, Avlo eta Larga Distancia trenak eta eraman zaitzala Renfek!

Selfie bat ateratzeko arrazoiak

Ezin zara Coruñatik joan As Lagoas eskumuturreko erloju erraldoia bisitatu gabe. Dibertigarria, originala eta izugarri zehatza.