Ezagutzen al duzu Girona? Ter, Güell, Galligants eta Oñar ibaiek zeharkatzen duten "Lau Ibaien Hiria" izenekoa, berebiziko tokia da eta denetarik dauka, edonor liluratzen du. Historiaz betetako hiria da, eta bertan bizi izan diren herrien desberdin guztien ondare monumentalaren zati handi bat gordetzen du oraindik.
Bitxi hau bisitatzeko gogoz? Jarraitu irakurtzen Gironan zer ikusi jakiteko!
Gironaren kokalekua ezin hobea da, Pirinio-mendikatearen eta Kosta arrokatsuaren (Costa Brava) artean dago-eta. Horri esker, mota guzietako txangoak egin daitezke hiritik hasita, eta bertako sukaldaritza nazioarteko erreferente ere bihurtu da. Betidanik, Gironako gastronomiak itsasoko eta lurreko produktuak nahastu ditu. Autore-sukaldaritza gero eta handiagoa bada ere, ez ditu inoiz bere sustrai tradizionalenak ahaztu, beraz, denon gustua egingo du. Ezin zara joan xuixoa dastatu gabe, kremazko eta azukre-masa frijituz egindako pastel gozoa. Gozozaleentzat paregabea!
Gironara trenez iristea oso erraza da! Bere kokapen pribilegiatuari esker, Girona Bartzelona eta inguruko herrietatik oso gertu dago Rodalies trenei esker.
Eta Bartzelona bisitatzeko asmoa baduzu, Renfetik erraz jartzen dizugu gure trenekin: