Zer ikusi Meridan: Ezagutu Erroma txikia

 


Merida erromatarrek, bisigodoek, arabiarrek eta kristauek eraikitako hiria da. Erromatarren hondakin gehienak kalean paseatzen aurkituko dituzu. Imajinatu hiriaren erditik paseo bat ematen, kantoi batean biratu eta bat-batean Trajanoren Arkuarekin edo Dianaren tenpluko zutabeekin topo egitea, harrigarria, ezta? Merida ezagutuko dugu!

Zer ikusi eta zer egin Meridan

Etokrriko zara gurekin Extremadurako hiriburuko ezinbesteko leku batzuk ezagutzera? Ez ezazu gehiago zalantzarik izan!

Meridako Erromatar Antzokia

Dudarik gabe, Merida hiriko monumenturik ezagunena da. Harmailak partzialki zaharberrituta eta egokituta daude publikoa jasotzeko, baina, oro har, harrituta geratuko zara bere egoera ona ikusita. 

Udan joaten bazara, ez galdu Meridako Antzerki Klasikoaren Jaialdia, udaro egiten da eta emanaldi ikusgarri batez gozatzeko aukera izango duzu. 

Espainiako Plaza

Plaza handia da, eta Merida hiriko giro tipikoa aurkituko duzu bertan. Bizitza modernoaren erdigunea da; eseri atseden hartzeko eta Meridako bizitzaz gozatzeko.

Gainera, leku honetan Meridako Konkatederala bezalakoeraikinak aurkituko dituzu.

Baina, batez ere, Espainia Plaza Meridako giro tipikoaz gozatzeko leku ezin hobea da. Bertan, gainera, Meridako gastronomiarik ezagunena dastatu ahal izango duzu, izan ere, plaza osatzen duten taberna ugarik bertako jaki tipikoak dituzte, hala nola kojodongoa edo Extremadurako ogi-mamiak

Meridako anfiteatroa

Gladiadoreak ikuskizun bat balitz bezala begiratzen zuen publikoaren aurrean borrokatzen ziren tokia.

Ondoen gordetzen den anfiteatroaren zatia gladiadoreak borrokatzera irten aurretik hartzen zituen zatia da, baina harmailak eta gainerako zatiak erortzeko zorian daude.

Ez dago iraganera bidaiatzeko eta gladiadoreek sentitzen zutena sentitzeko modu hoberik anfiteatro hau bisitatzea baino. Ez zenuke hondarra sentitu nahi?

Dianaren tenplua

Korintoar estiloko milaka urte dituzten zutabeek eusten dute tenplua. Meridako eraikinik zaharrenetako bat da, eta bertan uste da Zesar Augustori egiten zitzaizkiola eskaintzak, eta ez Diana jainkosari.

Gainera, zerbait oso berezia nabarmendu behar da, XVI. mendean, eta tenpluaren egitura aprobetxatuz, konde batek bere jauregia eraiki zuen tenpluaren erdian. Zentzu batean, horregatik ez da tenpluaren egitura nagusia gaur egun arte gorde.

Gotorleku arabiarra

Meridan ikusi behar den beste ezinbestekoetako bat. Gotorleku bat eta arabiarrek Caceresen utzitako ondarearen pieza nagusia da. UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen, eta leku zoragarria da Meridako ilunabarraz gozatzeko, galduko duzu? Seguru ezetz!

Arte Erromatarraren Museo Nazionala

Erromatarren artea, historia eta, gainera, museoak gustuko badituzu… Hau da zure lekua! Bilduma arkeologiko ikusgarria du, erromatar zibilizazioaren kultura-aberastasunaren adierazgarri. Eskultura handiak, pieza txikiak, eguneroko bizitzako elementuak, hilarriak eta mosaikoak ikusi ahal izango dituzu.

Nola iritsi Meridara trenez

Geltokia hiriaren erdigunetik eta Trajanaren Arkua bezalako leku zoragarrietatik minutu gutxi batzuetara dago oinez. Imajinatzen duzu Meridara iritsi, hotelaren bila hasi eta Dianaren tenplua aurkitzea bidean? Izan ere, hiri hau hitzez hitz horrela da; ez dakizu zer izango den kantoiaren bueltan.

Ez zaitez zure txartelik gabe geratu eta lortu preziorik onenak Renfe-rekin bidaiatuz. Gozatu trenez egiten duzun bidaiaren segurtasuna, azkartasuna eta erosotasuna. Meridara lagunduko dizugu!