Ezagutu zer egin eta zer ikusi Reinosan

 

 

Santanderretik 75 km-ra dago Reinosa, mendi zoragarriez inguratuta dago eta Gaztela eta Kantabria lotzen ditu. Ebro ibai handiaren sorburutik gertu dagoen herri honetan zer ikusi jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen!

Reinosako monumentuak

Ezin zara Reinosatik joan alde zaharra ikusi gabe. Izan ere, Kantabriako arkitektura barrokoaren ardatzetako bat da hiri txiki hau, estilo horren adibide garrantzitsuak ditu, hala nola, San Sebastian eliza eta Udaletxeko plaza, zein hiriarentzat funtsezkoak diren bi monumentu historiko diren.

Gainera, Udaletxeko plaza honetan, herriko eraikinik zaharrenak miretsi ahal izango dituzu: XVI eta XVII. mendeetan eraikitako harlanduzko etxetzarrak. Ospetsuena? Arkupeak; bertan hiriko hostorezko gozoki tipikoa dastatu ahalko duzu, «pantortilla». Plan ezin hobea.

Ezin zata inguruko lau kolegiatak ikusi gabe joan, horien artean San Pedro de Cervato nabarmentzen da, benetan atentzioa emango dizute. Eta ez ahaztu teilatuaren hegalen azpiko irudiak bilatzea: Irudi erotikoak dira denak, eta, zalantzarik gabe, irribarrea eragingo dizute.

Aurora Iturriaren ondoan, kale Nagusiaren bukaeran, Antzoki Nagusia dugu, eta bere fatxada eta hegal turkesak, eta erdi-puntuko arku bereizgarriak nabarmentzen dira.

Metro gutxira Casa de la Niña de Oro (Urrezko Neskatoaren Etxea) dugu, gaur egun, turismo bulegoa eta erakusketa gela bat daude bertan. Eskaini tartetxo bat monumentu hori, eta ezaguzu hiri xarmagarri honen historia.

Gure ibilbidea jarraituko dugu? San Frantzisko komentua eta hilerri zaharra daude handik gertu, estilo neoklasikoko eraikuntza eta Kantabriako Kultura Ondarearen parte da. Ondoren, hartu arnasa Ebro ibaiak zeharkatzen duen Obeso parkean. Bertan, San Esteban Errota zaharra aurkitzen da, egun, eraikin publiko erabilera emateko berregituratuad dagoena.

Cupido parkea da bertako biztanleen artean gogoena. Egin geldialditxo bat bidean, tarbera edo jatetxeetako batean. Ez joan "cocido montañes" izeneko egosi on batez gozatu gabe! Azken finean, Kantabrian zaude.

Reinosan egiteko planak

Reinosan aire zabaleko hainbat jarduera egin ditzakezu. Zer iruditzen zaizu mendi-ibili pixka bat? Igo Tres Mares tontorrera Valle de los Redondos harana zeharkatuz eta hartu atseden begiratokian.

Ezinbestez egin beharreko beste plan batSaja-Besaya Parke Naturala bisitatzea da; ur-jauzi, mendi-bide eta baso apartez josita dago eta neurrigabeko balio ekologikoa du.

Aldatu giroz, eta joan zaitez urtegira; Ebroko urtegia izenez ere ezaguna; garrantzi ornitologiko handiko hezegune handi bat da eta windsurf-a maite dutenek kirol honetaz gozatzeko aukera duten haize gogorrei esker. Reinosa irailean bisitatzea erabakitzen baduzu, udako dohainez gozatu ahal izango duzu oraindik, eta baita udazkenari ongi etorria eman ere.

Apuntuatu, zeren eta hil honen bukaeran San Mateoren omenezko jai folkloriko eta: kirol txapelketak, berbenak, kontzertuak... Urtaro berria hasteko modu hobeagorik ba al dago?

Nola iritsi Reinosara?

Reinosa bisitatzeko gogoz? Renfetik lana errazten dizugu gure aldiriko sareari esker, Santanderretik Reinosara joateko. Gainera, eman begiradatxo bat Santander helmuga duten Larga Distanciako trenei eta gozatu bidaia azkarrenean, erosoenean eta jasangarrienean bidaiatuz.