Nire txartelak baliogabetzeak onartzen ditu?

AVE, Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE, Alvia eta Intercity trenetan, baliogabetzeko baldintzak erosi duzun txartelaren (Básico, Elige y Prémium) araberakoak izango dira:

  • Básico txartela ezingo da aldatu ez eta baliogabetu. 
  • Elige eta Elige Confort txartelak baliogabetu daitezke eta zenbatekoaren % 70 itzuliko dizugu. Kostu gehigarri bat ordainduz Diru-Itzultze Osoa osagarria kontratatu dezakezu zure bidaia hobetzeko, eta zure txartelaren zenbatekoaren % 100a berreskuratuko duzu bidaiaren eguna baino 7 egun lehenago baliogabetzen baduzu, edo % 95a, azken 6 egun naturaletan baliogabetzen baduzu. 
  • Prémium txartelak Diru-itzultze Osoa dauka berez.

Espainiatik kanpo bazaude, eta ezin bazara ohiko Renferen kanaletana sartu txartelak baliogabetzeko, kontuan hartu behar duzu:

  • Renfek jaulkitako txartelak ezin izango dira beste sare bateko saltokietan baliogabetu.
  • Renferen webgunearen bidez eskuratutako txartelak webgunetik bertatik baliogabetu daitezke.
  • kreditu-txartel edo PayPal bidez ordaindutako PDF txartelak Renfe Contigo (+34) 912 320 320 telefonotik baliogabetu daitezke.

Avant, Media Distancia, Aldiriko eta Rodalies trenetan:

  • Oro har, baliogabetutako txartelaren prezioaren % 15 kenduko da, baliogabetze-gastuak direla-eta.
  • Avant eta Media Distancia zerbitzuetarako joan-etorriko tarifa bat bada, txartel bakoitza banaka baliogabetu ahal izango da, eta baliogabetu den txartelaren kostuaren % 40a kenduko da. Bi ibilbideak aldi berean baliogabetzen badira, baliogabetutako txartelen kostuaren % 15a kenduko da.
  • Aldiriko eta Rodalieseko zerbitzuetarako txartelak erosten den unetik zenbatzen hasitako bi ordu igaro baino lehen soilik baliogabetu ahal izango dira.