Renfe Viajeros S.M.E., S.A. konpainiak AIG Europe S.A. enpresarekin, sucursal en España, hitzartuta dauka istripuen nahitaezko asegurua, bidaiariei edo istripu horietatik eratorritako eskubidea izan dezaketenei kalte-ordaina emateko, Renfe Viajeros S.M.E., S.A. konpainiak egindako tren-garraioaren joan-etorrietako istripuetan gorputz-kalteak jasaten badituzte. Estaldura hori handitu egin da Renfe Viajeros S.M.E, S.A. konpainiak kudeatutako geltokietan bidaiariek jasaten dituzten istripu-aseguru batekin.
Kontsultatu bidaiari-aseguruei buruzko informazio guztia
Esteka honetan, aseguru-etxeak zuzenean jasoko duen istripuak jakinarazteko inprimakia bete dezakezu. Konpainia hori arduratuko da erreklamazioak kudeatzeaz eta dagokion konponbidearen berri emateaz.