Derrigorrezkoa al da tren-txartel bat edukitzea zerbitzua kontratatzeko?

Bai, Equipajes Puerta a Puerta zerbitzua kontratatzeko beharrezkoa da AVE edo Larga Distancia trenetarako balio duen txartel bat izatea. Txartela Renfe-ko edozein kanalen bidez erosita egon daiteke.

Bilketa eta entrega-puntuak bat etorri behar al du trenaren jatorri eta xedearekin?

Trenaren jatorri eta xedearen probintzian edo mugakide den edozein probintziatan dagoen udalerri batekin bat egin behar du ekipajearen bilketa- eta entrega-puntuak.

Adibidez, trenaren jatorria Madrid-Puerta de Atocha geltokia bada, Madrilgo edozein udalerri, baita Segoviako, Ávilako, Toledoko, Cuencako eta Guadalajarako probintzietako udalerriak ere, bilketa puntu gisa onartuko dira.

Nora etor daitezke ekipajea bilatzeko/entregatzeko?

Adierazten diguzun posta-kodera joango gara zure ekipajearen bila. Halaber, Correos-eko bulegoetan ere entrega edo jaso dezakezu zure ekipajea.

Geltokian kontrata dezaket zerbitzua?

Ez, zerbitzua webgunean soilik kontrata daiteke.

Deskonturen bat al dut Renfe-ko fidelizazio-txartela edukitzeagatik?

Baliteke zerbitzurako sustapen bereziak egotea, zeinak webgunean argitaratuko diren.

Nolako ekipajea eraman dezaket?

Tren txartel bakoitzeko gehienez 3 fardel eraman ditzakezu, jatorri eta xede berak badituzte. Ekipajeak (maletak, poltsak, motxilak, ordenagailuak eramateko maletak eta antzekoak) eta ekipaje bereziak (eskiak, golf-makilak, haurtxoen orgatxoak eta bizikletak, behar bezala bilduta badaude) bereizten dira. Ekipajetzat har daitezke ere behar bezala bilduta dauden gurpil-aulkiak.

Fardel bakoitzak bete behar dituen ezaugarriak honako hauek dira:

  • Gehienezko pisua: 25 kg.
  • Altuera, zabalera eta sakoneraren batura: gehienez 250 cm.
  • Gehienezko altuera: 150 cm. Eskiek 150 cm baino gehiago eduki dezakete. Gehienezko zabalera: 70 cm. Gehienezko sakonera: 50 cm. Guztien batura ezin da inolaz ere 250 cm baino handiagoa izan.

Garraia al dezaket merkantzia hauskorrak?

Ekipajea jasotzeaz arduratzen den langileak egoera bera eta bilgarria kontrolatuko ditu, hauskorrak direnak direnak, gaizki baldintzatuta daudenak edo garraiatzeko identifikatu ez direnak baztertzeko; hala badagokio, entregaren albaranean adierazi dezake zeintzuk baztertu dituen.

Alda al dezaket ekipajearen xedea behin bidean dagoela?

Ez, xedea ekipajea biltzeko egunaren aurreko lanegunaren 12ak arte alda daiteke. Nolanahi ere, telefonoz dei dezakezu 900 400 004 telefonora edozein kudeaketa kontsultatzeko.

Noiz arte baliogabetu dezaket zerbitzua?

Ekipajea jasotzen ez den bitartean, ekipajea biltzeko dataren aurreko lanegunaren 12ak arte baliogabetu dezakezu zerbitzua.

Noiz entregatuko didate ekipajea?


Ekipajea hartutako egunetik 1 eta 3 egun arteko epean entregatuko zaizu, xedearen arabera. Zerbitzua kontratatzeko unean dagokion epearen berri emango dizugu.

Ekipajea hartutako egunetik 1 eta 3 egun arteko epean entregatuko zaizu, xedearen arabera. Zerbitzua kontratatzeko unean dagokion epearen berri emango dizugu.

Aukera al dezaket ekipajea jasotzeko eta entregatzeko ordua?

Astelehenetik ostiralera jasotzen/entregatzen dira ekipajeak, eta goizez edo arratsaldez jaso/entregatu nahi duzun aukera dezakezu. Estatuko udal garrantzitsuenetan larunbat goizetan ere jasotzen eta entregatzen dira ekipajeak. Correos-en ekipajea jaso edo entregatu nahi izanez gero, bulegoaren irekitze-ordutegian jaso edo entregatu behar duzu beti.

Zer dokumentazio erakutsi behar dut nire ekipajea biltzen dituztenean?

Etxean ez da beharrezkoa dokumentaziorik erakustea; postariak emango dizun hartu izanaren ziurtagiria sinatu baino ez duzu egin beharko, eta bertan izena eta NANa agertuko dira.

Maletak gertuen daukazun Correos-eko bulegora eramaten badituzu, zerbitzuaren erosketaren agirian (faktura sinplifikatua) agertzen den Espedizioko Erreferentzia zenbakia entregatu behar duzu. Nahikoa izango duzu Correos-eko langileei ordainagiria erakustearekin edo zenbakia ematearekin.

Zer dokumentazio eman behar dut nire ekipajea entrega dezaten?

Correos-ek ekipajea zure helbidean entregatzen duenean, baliteke bidalketa jasotzen duen pertsonaren NANa edo nortasun agiri ofizial bat eskatzea. Kasu honetan, bidalketaren hartzailea ez den beste pertsona batek jaso dezake ekipajea.

Correos-eko bulego batean jasotzen bada ekipajea, ekipajea jasotzen duen pertsonak NANa erakutsi beharko du.

Beste norbaitek jaso al dezake nire ekipajea?

Bai, etxera bidaltzen bada. Correos-eko bulegoaren kasuan, bidalketaren jatorrizko hartzailearen NANaren fotokopia, baimendutako pertsonaren jatorrizko NANa eta ekipajea heldu izanaren sinatutako abisua aurkeztu beharko dira.

Zer egin dezaket nire ekipajea jasotzen/entregatzen ez badute?

Jarri harremanetan Correos-ekin informazio eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren telefonoan: 900 400 004. Eduki eskura ekipajearen bidalketa-erreferentziaren zenbakia.

Zer gertatzen da maleta entregatzerakoan emandako helbidean ez banago?

Bi entrega saiakera egin ondoren, ekipajearen hartzaileari ezin bazaio ekipajea entregatu, bidalketa 15 egun naturaleko epean geratuko da bidalketa helbideari lotutako Correos-eko bulegoan, non hartzaileak edo behar bezala baimendutako pertsona batek jaso dezaketen.

Ekipajea jasotzeko helbidea eta ekipajearen bidaltzailearen helbidea desberdinak izan al daitezke?

Bai, zerbitzua kontratatzeko unean "Dirección del remitente" eremuan "Los mismos que el de recogida" edo "Otro" aukerak hauta ditzakezu. Eginbide hau berez diseinatuta dago, adibidez, ekipajea biltzeko helbidea hotel bat bada, baina beste posta-helbide bat adierazi nahi baduzu ekipajea itzultzerakoan (adibidez, entrega ezin bada egin edo intzidentziaren bat gertatzen bada).

Non kontsulta ditzaket kontratatutako ekipajeen zerbitzu guztiak?

Erabiltzaile gisa erregistratuta bazaude, kontratatutako zerbitzu guztien historia kontsulta dezakezu "Mis equipajes" atalean. Orrira sartzean, Equipajes Puerta a Puerta zerbitzuan kontratatutako azkenengo 10 zerbitzuak azalduko dira. Bilatzaile bat erabiliz, aktibo dauden ekipajeen zerbitzuak ikus edo ezezta ditzakezu, eta zerbitzu espezifikoen bilaketa egin.

Non egin dezaket erreklamazioa ekipajea apurtu edo galdu bada?

Ekipajearen garraio-zerbitzuarekin zerikusia duen edozein kudeaketarako, jarri harremanetan Correos-ekin 900 400 004 telefonoan, Correos-en webgunean edo Correos-eko edozein bulegotan.

Non eska dezaket zerbitzuaren faktura?

Zerbitzuaren faktura eskatzeko, dei iezaguzu 902 090 121 telefonora

Zeintzuk dira Adolfo Suárez Madrid-Barajas aireportuan ekipajea (T4) entregatzeko/jasotzeko baldintzak?

Barajas T4-an ekipajea jasotzeko eta entregatzeko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:30etara.

Bezeroak ekipajea entregatzea Adolfo Suárez aireportuko T4-aren 0. solairuan (iritsieren eremua)

  • Kontratazio-epea txartela erosi zenetik trenaren irteera-egunera artekoa izango da. Modu honetan, baliteke kontratazio-data, Barajas T4-an ekipajea jasotzeko data eta trenaren bidaia-data bat etortzea.
    Bezeroak ekipajea jasotzea Adolfo Suárez aireportuko T4-aren 0. solairuan (iritsieren eremua)
  • Kontratazio-epea txartela erosten den egunean hasiko da, ekipajea jasotzen den aurreko egunaren 12ak arte.
  • Ekipajea bidaia-egunaren aurreko egunera arte izango da jaso daiteke