Jarri harremanetan +Renfe programaren zerbitzu-zentroarekin 919 191 566 telefonora deituz, eta izandako edozein arazo konponduko dute. Halaber, programan izena ematean idatzi zenuen helbide elektronikora bidali dizugun PDF formatuko txartela edota Passbook-a erabil dezakezu. PDF formatuko txartela edo Passbook-a deskargatu nahi baduzu, joan Área Privada menuko "+Renfe" sekziora www.renfe.com helbidean.
Puntos Renfe programaren puntuak haiek lortu eta 3 urtera iraungiko dira.
Joan www.renfe.com helbidera eta identifika zaitez bezero gisa; horretarako, hasi saioa edo eman izena (eremu pribatuan sartzen zaren lehen aldia bada) Tarjeta +Renfe txartelaren zenbakia edo zeure helbide elektronikoa eta pasahitza idatziz. Hori egin ostean, aukera izango duzu puntuei eta txartelari dagozkien kontsulta guztiak ikusteko "+Renfe" eremuan modu erraz eta erosoan.
Pasahitza berreskuratzeko, joan "Zona Privada" eremuko "Mi contraseña" aukerara eta idatzi beharrezko datuak. Pasahitza eskuratzeko "pregunta-recuerdo" galdera gogoratzen ez baduzu, jarri harremanetan +Renfe programako zerbitzu-zentroarekin 919 191 566 telefonora deituz.
Datuak aldatzeko, joan +Renfe programako "Zona Privada" menuko "Mis datos" aukerara, edo jarri gurekin harremanetan 919 191 566 telefonoaren, masrenfe@renfe.es helbide elektronikoaren edo ohiko postaren bidez: Tarjeta Programa +Renfe Apto. de Correos 295, 28080 Madrid.
Área Privada menuko "+Renfe" programaren "Mi tarjeta +Renfe" aukeran, beste txartel bat eska dezakezu "Solicitar tarjeta física" aukeraren bidez; txartela helbide egokira bidali ahal izateko, gogoan izan datu pertsonal eguneratuak idatzi behar dituzula. Halaber, +Renfe programako zerbitzu-zentroarekin harremanetan jar zaitezke 919 191 566 telefonoaren edo honako helbide elektroniko honen bidez: masrenfe@renfe.es
Área Privada menuko "+Renfe" eremuko "Mis puntos" aukeran, lortu eta erabili dituzun puntuak ikusi ez ezik, puntuak lortzeko eta erabiltzeko eragiketa gehiago izango dituzu erabilgarri.
Are gehiago, +Renfe programako zerbitzu-zentroarekin harremanetan jar zaitezke 919 191 566 telefonoaren edo masrenfe@renfe.es helbide elektronikoaren bidez uneko puntu kopurua jakiteko.
Renfe-k txartelak erosteko onartzen dituen hainbat metodoetako bat dira Puntos Renfe programaren puntuak; horiek horrela, txartelak saltzeko bideetan erabil ditzakezu puntuok; besteak beste, geltokien leihatiletan, "RenfeTicket" aplikazioan, produktu anitzen autosalmentako makinetan, Renfe-ren web-orrian, "Renfe contigo" salerosketa-zerbitzuan (91 232 03 20 telefonoaren bidez) eta baimendutako bidaia-hornitzaile eta -agentzietan.
Besterik gabe, zehaztu puntuekin ordaintzeko aukera txartela ordaintzen duzunean.
Puntuak erabili nahi badituzu txartel bat erosteko, txartelaren prezioaren berdina edo handiagoa izan behar du zeure puntu kopuruak; gogoan izan ez dela ordainketa mistoa onartzen (hau da, euro eta puntuekin aldi berean ordaintzea).
Renfe-ren webgunearen bidez eros ditzakezu txartelak. Txartela ordaintzeko urratsera iritsi arte, betiko moduan egiten da erosketa. Urrats horretan, hautatu goitibeherako zerrendako "Seleccione su forma de pago" aukera eta hautatu "compra con puntos".
Puntuak erabil nahi badituzu programaren enpresa kolaboratzaileetan, eskaera egin dezakezu www.renfe.com helbidean duzun Área Privada menuko "+Renfe" eremuaren "Mis puntos" aukeraren bidez, edo +Renfe programaren zerbitzu-zentroaren bidez 919 191 566 telefonora deituz; Informazio hori aurki dezakezu enpresa kolaboratzaile bakoitzaren eremu zehatzean.
Puntuak lortu nahi badituzu tren-txartelak erosteagatik, beharrezkoa da txartelaren zenbakia zehaztea erosketa edozein saltzeko bidean egiten duzunean; besteak beste, geltokietako leihatiletan, "RenfeTicket" aplikazioan, produktu anitzen autosalmentako makinetan, Renfe-ren web-orrian, "Renfe contigo" salerosketa-zerbitzuan (91 232 03 20 telefonoaren bidez) eta baimendutako bidaia-hornitzaile eta -agentzietan. Automatikoki gehituko dira puntuak bidaia egin ostean.
Gogoan izan Tarjeta +Renfe txartelaren jabeak soilik lortuko ditu puntuak egindako bidaiengatik. Beraz, tren berean bidaiatzeko hainbat txartel erosten badituzu, txartel batengatik soilik lortuko dituzu puntuak.
Aurreko prozesuarekin zerikusia duen edozein gertakariri dagokionez, jarri harremanetan +Renfe programaren zerbitzu-zentroarekin 919 191 566 telefonoaren edo honako helbide elektronikoaren bidez: masrenfe@renfe.es
Arazorik baduzu txartelak erosteko Interneten bidez (berdin dio ohiko erosketa edo puntu bidezko erosketa den), jarri harremanetan lineako salmentetarako laguntza-zerbitzuaren langileekin 91 919 05 04 telefonoa erabiliz.
Ezin da konbinatu ordainketa-metodorik Renfe-ko txartelak erostean eta txartelen zenbateko osoa ordaindu behar da ordainketa-metodo berarekin.
Ez +Renfe fidelizazio-txartela pertsonala eta besterenezina da eta, puntuak lortu ahal izateko, bidaiariak izan behar du txartelaren jabea.
Ez, puntuak ez dira transferigarriak, baina puntuak erabil ditzakezu tren-txartelak edo enpresa kolaboratzaileen produktu edo zerbitzuak erosteko beste pertsona batentzat.
Lehen mailako Tarjeta +Renfe txartelek (1.000€-ko kontsumoa urteko, gehienez) ez dute iraungitze-datarik. +Renfe Plata, +Renfe Oro eta +Renfe Premium txartelek 12 hileko baliozkotasuna dute eta iraungitze-data txartelean bertan dago idatzita. Epe hori iraungi ostean, zurekin jarriko gara harremanetan dagokizun maila jakinarazteko erositako tren-txartelen kopuruaren arabera.
+Renfe programan izena eman ostean, Tarjeta +Renfe txartela Passbook formatuan deskargatzeko esteka bat duen mezu elektroniko bat jasoko duzu.
+Renfe programaren "Zona Privada" eremuan izena eman baduzu, aukera izango duzu Tarjeta +Renfe txartela Passbook formatuan deskargatzeko esteka.
Ez, American Express Renfe txartela eskatzeko, programako kide izan behar duzu. Linean eman dezakezu izena "Solicitud de alta" eremuaren bidez.
Jabeak lortzen ditu erosketengatik irabazitako puntuak eta ez erlazionatutako txartelak dituzten onuradunek; haiek egindako erosketengatik lortutako puntuak jabearen kontuari esleituko dira.
Ez da beharrezkoa.
Hobaridun tren-bidaietan urteroko kontsumoa kontuan hartu gabe, Plata, Oro edo Premium maila lor dezakezu 12 hilabetez American Express Renfe txartelaren jabea (ez onuraduna) bazara, txartelaren urteurrenean kuota berritu baduzu eta 5.000 € edo gehiago gastatu baduzu urtean zehar, honako baremo honen arabera:
12 hilabete igaro eta American Express Renfe txartela berritzeko kuota ordaindu ostean, Tarjeta +Renfe txartelaren maila berrikusiko dugu. Maila berria esleituko dizugu erositako tren-txartelen kopuruaren eta baldintzetan zehatutakoaren arabera edo American Express Renfe txartelarekin egindako gastuaren arabera. Hoberen doakizun txartel-maila esleituko dizugu mailaren hurrengo berrikuspenera arte.
Ez, maila ebaluatzeko prozesua egiteko, kontuan hartzen dugu hobaridun tren-bidaien urteroko kontsumoa parte-hartzeko baldintza orokorren arabera, edo American Express Renfe txartelarekin egindako gastua.
American Express Renfe txartelarekin egindako ordainketengatik lortutako puntuak txartelaren jabearen kontuan gehituko dira hileroko fakturazioaren amaieran.