Azken eguneratzea: 26/12/2025
Doako abonuak Asturiasko eta Kantabriako Cercanías nukleoko zerbitzuetan erabiltzeko soilik balio dute. Titulu integratuetarako (beste garraiobide batzuk barne hartzen dituztenak, hala nola autobusak, metroak edo Renfe-k operatu gabeko beste tren batzuk), kontsultatu baldintzak eskualdeetako eta tokiko partzuergoetan."
Ohiko bidaiarientzako doako abonua lortzeko, aldez aurretik erregistratuta egon behar da renfe.com helbidean edo Renfe-ren eta Renfe Cercanías app-etan.
Ohiko bidaiarientzako doako txartela eskuratu dezakezu Renfe Cercanías aplikazioren bitartez, Cercanías AM-erako izan ezik, geltokietako leihatila edo autosalmenta makinetan eskuratu ahalko dituzu:
1. Deskargatu zure Android Store-n edo Apple store-n Renfe Cercanías aplikazioa.
2. Hautatu zure Cercanías gunea.
3. Zabaldu menua eta aukeratu "Erosi txartelak" aukera.
4. Aukeratu "Erosi" aukera eta aukeratu zure jatorrizko/helmugako geltokia.
5."Tarifa bat aukeratu" zabalgarrian, aukeratu "Ab. Errepikaria".
6. Idatzi erregistratzeko datuak. Aplikazioan erabiltzaile bat sortuta badaukazu, jarraitu erosketa-prozesuarekin.
7. Sortutako QRa "Erosi txartelak" – "Nire txartelak" menuan aurki dezakezun aplikazioaren diru-zorroan gordeko da.
Renfe & Tú txartela badaukazu, ohiko erosketa-puntuetara ere jo dezakezu (autosalmentako makinak eta geltokietako leihatilak) eta bertan karga dezakezu abonu berria. Balioztatu beti bidaiak bidaia hasi baino lehen. Doako abonuaren fidantza itzuli arte, ezinbestekoa da zure abonua erabiltzeko erabiltzen duzun QRa eta TSC txartela gordetzea, bai eta edozein tiket edo erosketa-froga ere, beharrezkoa izango baita fidantza itzultzeko eskatzeko edo prozesuan gerta daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.
Gogoratu Cercanías AM guneetarako ezingo duzula txartela aplikazioaren bitartez erosi, eta geltokiko leihatila edo autosalmenta makinetan eskuratu ahalko duzu txartel fisikoa.
Leihatilan eta autosalmenta-makinetan abonua erosteko, zure izen-abizenak (leihatilan saltzean) baliozko identifikazio-agiriaren zenbaki bat (NAN, AIZ, pasaportea edo dokumentu baliokidea) eta zure telefono-zenbakia (batez ere mugikorra) eman beharko dituzu, fidantza itzultzeko prozesuan gerta daitekeen edozein gorabehera konpontzeko zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
Aldirikoak: abonua pertsona bakarrarentzat, izenduna eta besterenezina da, eta nahi adina joaneko edo itzulerako bidaia egiteko balio du, Asturiasko eta Kantabriako Cercanías nukleoetan, bi nukleoetako edozein eremutan, abian den lauhileko naturalean.
Ez, aldiriko abonuak lauhileko natural osoan zehar bidaiatzeko balio du. Adibidez, 2026ko lehen lauhilekoan, urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitartean bidaiatzeko balioko du.
Bai, aukera ematen dizu bidaia mugagabeak egiteko abonua erosi duzun aldirietako nukleoko edozein geltokiren artean.
Bai, ohiko bidaiariek doan bidaiatuko dutela bermatzen da. Horretarako, prozedura bat ezarri da, non bidaiariek gero itzuliko den 10 euroko fidantza bat ordaintzen duen. Cercanías gunean bidaiatzen duten jatorriko eta helmugako ibilbidea edozein dela ere.
Asturias eta Kantabriako Cercanías guneetan gutxienez 16 bidaia egin beharko dira balioko duen 4 hilabeteetan. Abonuaren indarraldia amaitzen denean itzuliko da dirua. Txartelarekin ordainduz gero, automatikoki itzuliko da, ordaintzeko erabilitako bide beretik. Eskudirutan ordainduz gero, geltokietako leihatiletan itzuliko da.
Bai. Txartela erabiltzea gomendatzen da abonuaren zenbatekoa arinago itzultzeko.
Fidantza banku-txartel bidez ordaindu bazen, automatikoki itzuliko zaizu banku-txartel berera, betiere, gutxienez 16 bidaia egin badituzu eta zure txartela ez badago iruzurren aurkako neurrien arau-hausteen zerrendan sartuta.
Itzulketa jaso ez baduzu , Bezeroaren Arretarako gune batera joan beharko duzu, Itzulketa Formularioa betetzera, zure datuak adieraziz, zure kasua berrikusi ahal izateko.
Fidantza eskudirutan ordaindu baduzu, itzulketa eskatu ahal izango duzu edozein salmenta-puntutara edo Bezeroaren Arretarako guneetara joanez. Zure abonua NANarekin, IFZ/ AIZekin batera aurkeztu beharko duzu, baita eskura duzun edozein erosketa-txartel edo-egiaztagiri ere.
Doako txartelaren finantza itzultzen zaizun arte gorde ezazu txartela erabili dituzun formatu guztietan, bai fisiko bai digitaletan, bai eta erosketa egiaztagiriak ere beharrezko izan daitezkeelako fidantzaren itzulera eskatzeko edo prozesuan zehar gerta daitekeen edozein ezbehar konpontzeko.
Garrantzitsua, gogoratu
Oraindik ez baduzu zure abonuen fidantza itzultzeko eskatu, gogoratu urtebete duzula eskatzeko, behin bere balio-epea amaituta.
Ez, ezinbestekoa da abonuak erabili dituzun formatuetan gordetzea, fidantzaren diru-itzultzerako beharrezkoak izan daitezkeelako.
Gainera, fidantza itzuli ondoren, TSC Renfe&Tú txartela berrerabili dezakezula gogoraraziko dizugu.
Bai. + Renfe & Tú txartel pertsonalizatua edo ez-pertsonalizatua daukaten bidaiari guztiek autosalmentako makinetan eta geltokiko leihatiletan eskuratu ahal izango dute abonua.
Cercanías AM guneetarako ez da beharrezkoa, txartela ezin baita sarean erosi. Gainerako guneetan, oso gomendagarria da Renfe Cercanías app-a erabiltzea geltokietan ilaran eta itxaroten ez egoteko. Renfe Cercanías app-aren bidez abonua erosten duten Cercanías guneetako bezeroek zuzenean balioztatu ahal izango dute QR irakurgailuen tornuetan edo geltokietako aparteko langileen bidez, irakurgailurik ez dagoen geltokietan. Deskargatu app-a.
Euskarri fisikoko abonu bat ere eskuratu ahal izango dute, doan, autosalmentako makina batean QRa duen mugikorra behin aurkeztuz gero.
Erregistroaren barruan, aplikazioko erosketak egiten utziko dituzun segurtasun-kodea eskatuko da; kode hori erabiltzaileak definitzen du, zenbakizkoa da eta 4 digitu ditu.
Aldiriko abonuetan bidaiak mugagabeak dira.
Joan-etorriko bidaiak 2 bidaia dira.