Hainbat fabrikatzaileren osagaiak konpontzeko tailer espezializatuak eta laguntza teknikoko oinarri ugari ditugu.
Gure trenen mantentze-lan guztia ingeniaritza espezializatu batek ikuskatzen du Kalitate-plan zorrotz baten arabera, eta horretarako egiaztatzeko eta kalibratzeko ekipo indartsuak eta proba-bankuak erabiltzen ditugu. Horrela, Kalitate- eta Ingurumen-ziurtagiriek gure lan guztien kalitatea bermatzen dute.
Maila guztietako ibilgailuen mantentzea bideratu eta gainbegiratzen dugu, ibilgailuen mantentze integrala, Mantentze-prozesuen planak prestatzea eta garatzea eta laguntza teknikoa ematea barne: segurtasun-bisitak eta konfiantza-bisitak.
Zuzenketa-mantentzeari dagokionez, era guztietako matxurak konpontzen dira; erosotasuna eta irudia mantentzea eta istripuen eta bandalismoaren ondoriozko esku-hartzeak.