Renfe Mercancías zerbitzuan, Espainian aitzindaria den eragiketen kudeaketa-zentroa dugu, Madrileko egoitza nagusian lanean ari dena 2018. urte amaieratik. Kudeatzen ditugun trenetan egiten diren ekintzak kontrolatzeko teknologia digital aurreratuenaz hornituta dago zentro hau. CGO-n ekoizpen- eta merkataritza-prozesuan parte hartzen duten elementu guztien jarraipena egiten dugu denbora errealean, tren baten zirkulazioa antolatzen den unetik helmugara heldu arte.
Erabilitako teknologia Copérnico sisteman oinarritzen da. Copérnico-ren bidez, tren bakoitzaren ibilbide osoaren jarraipena egiten da denbora errealean, GPS teknologia oinarritzat hartuta, eta gure bezeroen eskura jartzen da.
Gainera, bi ardatzetan oinarritutako proiektuetan murgilduta gaude; azken miliako zerbitzuak garatzea eta garraio konbinatuko zerbitzu eraginkorrak ezartzea, Trenbide-autobideak, esaterako. Horrek errepidetako kamioien zirkulazioa gutxitzea esan nahi du, eta nolabait, baita garraio horren isuriak murriztea ere.
Berrikuntza bagoietara ere eramaten dugu, hotz-kateari eutsi behar dioten produktuak garraiatzeko egokituz eta, horrela, helmugara egoera ezin hobean iristen direla ziurtatuz.