Adituak gara amaitutako ibilgailuen, piezen eta muntaketa-lineetarako osagaien garraioan. Automobilgintzako industriako ekoizleentzako zerbitzuak eskaintzen ditugu, baita haien hornikuntza-katean parte hartzen duten operadore logistikoentzat ere. Gainera, trenbide-garraioan eta automobilgintza-sektoreko zerbitzu osagarrietan espezializatutako bazkideak eta laguntzaileak ditugu, eta kudeaketa integrala eskain diezaiekegu bezeroei.

 

Amaitutako ibilgailua

Esperientzia handia dugu amaitutako ibilgailuen garraioan. Gure eskaintza jatorri eta helmuga nazionalak eta nazioartekoak dituzten bezero-trenetan oinarritzen da, eta gainera, ibilgailuak garratzeko neurrira egindako plangintza bat dutena. 

  • Modu anitzeko irtenbide malguak eta fidagarriak.
  • Ibilgailu mota bakoitzera egokitutako bagoiak.
  • Ekoizpen-lantegien, zelaien, banaketa-zentroen, itsas portuen eta terminalen arteko konexioak. Bai esportaziorako, bai inportaziorako.
  • Kargatzeko eta deskargatzeko puntu desberdinen artean triangulatzeak dituzten garraio-zikloak.
  • Europako estaldura.

 


 

Piezak eta osagaiak

Ekoizpen-lerroetan piezek eta osagaiek duten garrantziaz jabetuta, irtenbide eraginkorrak eskaintzen ditugu gure bezeroen logistika-prozesuetan txertatzeko modukoak.

  • Hornidurak garraiatzea ekoizpen-lantegien eta haien ordezko piezen hornitzaileen artean.
  • Atez ateko irtenbideak ezarritako garraio-denborak betez.
  • Mugaz gaindiko zerbitzuak nazioarteko trenbide-enpresekin eta -operadoreekin lankidetzan.
  • Garraio-zikloen optimizazioa, joaneko eta itzulerako trafikoetan kargatutako konposizioekin.
  • Nazioarteko trafikoak ardatz-aldaketekin eta kutxak tren-aldaketarekin.
 

Zerbitzu telematikoko tresnak eskaintzen dizkizugu, zure merkantzia ibilbide guztian jarraitu ahal izateko:

Ezagutu gure bagoiak, garraiatu behar duzun produktu horrentzat egokia aurkitzeko.